Santurtziko Karmengo Jaiak 2025: COLAJETS + KOTTA + PATXA
Santurtziko 2025eko Karmengo Jaien barne.
Herriko taldeen kontzertuak.
Colajets, Santurtzi eta Barakaldon jatorria duen taldeak txoko bat irabazi du Rockzaleen artean, jarrera ezin hobea duen zuzeneko soinuari esker. Hasiera hasieratik, taldeak inor epel uzten ez duen eta kutsatu egiten den energia erakutsi izan du. 2024an, taldeak urrats bat eman zuen aurrera Cara o Cruz albuma kaleratzearekin batera, izan ere, hala soinuagatik nola benetakotasunagatik askok goraipatu dute. Probokatzaileak, kritikoak eta, baita jai zaleak ere, rocka Colajets da eta Colajets rock-aren eztanda da.
Kotta 2016an jaio zen. 80ko hamarkadako Rock amerikarraren eragina duen banda da. Toto, Foreinger, Who, Police taldeak edo Michael Landau, Steve Lukather musikarien lanetik asko jaso dute. Horien musika moldatzen joan dira eta, baina dagoeneko, errepertorio sendoa osatu dute taldearen beraren sortze-lanekin. Lehen lana kalean dute jada “Son of man” izenekoa. CD eta plataformetan dago eskuragarri.
Patxa U.T.M. (Gasteiz), Adgar (Kantabria) eta Valhalla (Bilbo) taldeetako kantari ohien banda “Just Heavy Metal” diskoa aurkeztera dator, Pedro J. Mongek ekoiztuta eta Chromaticy Studios-en grabatua
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Uztailak 12
- Ordutegia22:00
- LekuaPantalanetako agertokia (Txosnagunea)
Santurtzi - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Santurtzi


