San Fermin 2025: DUPLA + ZEA MAYS
2025eko San Fermin jaiaetako egitarauaren barruan.
DUPLA
Aguraingo taldea Beñat Oribek eta Gari Uriartek osatzen dute. Orain dela lau urte sortu zenetik, etengabe aritu da bere proposamenarekin, pop musika, musika elektronikoa, rapa eta euskal folklorea nahastuz.
De un pueblo llamado Agurain da taldearen azken diskoaren izenburua. Bederatzi abestiz osatua, Nøgen edo Raimundo el Canastero kantarien kolaborazioak ditu.
ZEA MAYS
Euskal panoraman eragin handiena duen rock taldeetako bat. 27 urte igaro dira lehen diskoa kaleratu zutenetik, eta gaur egun erreferente dira belaunaldi-maila oso zabal batentzat. "Elektrizitatea" LParen 25. urteurrenaren berrargitalpena aurkezten ari dira, euskal hiriburu guztietan sarrerak agortuta.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Uztailak 11
- Ordutegia23:45
- LekuaGaztelu Plaza
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Gaztelu Plaza, Pamplona/Iruña



