Idi-Pest 2025: MUGAN + TAPIA ETA LETURIA BAND
"Uztailaren 11n Idi-Pest jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dugu ARAMAn, arratsaldeko 20:00etan hasita.
Aurten ere maila handiko bi talde izango ditugu oholtza gainean: lehenik, MUGAN taldea, eta, ondoren, TAPIA ETA LETURIA BAND.
Jana eta edana ere ez dira faltako!
Ba al da udako ostiral iluntze baterako plan hoberik? bertaratu eta gozatu!
*Euria egingo balu, kontzertuak frontoi barnean izango lirateke."
Laburrean
- Mota Kontzertua (haurrentzat)
- Data 2025(e)ko Uztailak 11
- Ordutegia20:00
- LekuaAramako parkea
Arama - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Arama


