"Espejo de agua y flores", exposición de Mar de Dios

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko uztailaren 11(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
  • "Espejo de agua y flores", exposición de Mar de Dios

Uztailaren 11n, 19:00etan, Mar de Dios artistaren Espejo de agua y flores erakusketa berria inauguratuko da Montehermoso Kulturunean. Proiektu honek, artistaren teknikaren eta sentsibilitate estetikoa jasotzeaz gain, Eco y Narcisoren mito klasikoaren irakurketa sinboliko eta filosofikoa du ardatz, ispiluaren, identitatearen eta eraldaketaren inguruko kontakizuna. Lehen solairuko aretoan egongo da ikusgai irailaren 14ra arte.

Espejo de agua y flores da Montehermosok Proiektu Artistikoak Ekoizteko Laguntzen deialdiko 2024. edizioan hautatu zituen lau proiektuetatik azkena. 

Deialdi irekia da, eta hautatutako lanek 6.600 euroko laguntza izango dute, baita Montehermoson dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak erabiltzeko aukera ere. Gainera, Kultur Etxeak erakusketa bakoitzaren katalogoa argitaratu eta osatuko du.

Mar de Dios, nazioarteko sortzailea

Mar de Dios Artean lizentziatutako sortzailea da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egin du, baita Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte eta Sorkuntza Ikerketakoa ere.

Bere ibilbidea estatu mailan zein nazioartean garatu du. Portugalgo Vista Alegre eta Japoniako Yokohamako Koganecho Artist Residency programetan parte hartu du. Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak edo BilbaoArte fundazioak, besteak beste, emandako beka eta sariak lortu ditu.

Era berean, banakako eta taldeko erakusketetan parte hartu du, hala nola Donostiako Tabakaleran, Carreras Múgica galerian, Londresko Filet Spacen, Milango Salone del Mobilen edo ARCO Lisboa eta Madril azoketan. Gainera, bere obra zeramikazko nazioarteko biurtekoetan egon da, hala nola CERCO, Manises edo Open to Art Milanen. 2023an Home, Casa, Hasiera liburua argitaratu zuen Peio Aguirre eta COOP argitaletxearekin, Pilar Blancoren eta Estrella de Diegoren testuekin batera.

Datozen hilabeteetan, bere lana Guggenheim Bilbao Museoko Lurraren Arteak erakusketa kolektiboaren parte izango da, eta 2026an banakako erakusketa bat egingo du Rekalde Aretoan, Barriek programaren barruan.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko uztailaren 11(e)tik 2025(e)ko irailaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik igandera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non