2025-2026ko Gasteizko gizarte-etxeetako ikastaroak eta jarduerak

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko uztailaren 11(e)tik 2025(e)ko irailaren 3(e)ra
  • 2025-2026ko Gasteizko gizarte-etxeetako ikastaroak eta jarduerak

Izena emateko epea uztailaren 11n hasi eta irailaren 3an bukatuko da. Irailaren 4an egingo da eskuragarri dauden 38.795 plazen zozketa informatizatua.

 Herritarrek gaurtik aurrera kontsulta dezakete 2025-26 ikasturterako gizarte-etxeetako eta udal kirol instalazioetako jardueren eskaintza. Proposamena marka berriarekin dator, Udalak 580 jarduera desberdin eskaintzen dituelako. Izena emateko epea uztailaren 11n hasi eta irailaren 3an bukatuko da. Hurrengo egunean, irailaren 4an, eskuragarri dauden plazen zozketa informatizatua egingo da.

Ohikoa den bezala, eta pertsona guztiei sarbidea errazteko, prezio merkeez gain, % 40ko deskontua izango dute udal instalazioetara abonatutako pertsonek, eta % 15eko deskontu gehigarria langabetuek.

Izen emateak hainbat modutan egin ahal izango dira: udal webgunearen bidez; 010 telefono-zenbakira deituz; aurrez-aurre edozein gizarte-etxe edo kirol instalaziotako informazio eta kontrol bulegotan eta herritarrentzako arreta bulegoetan; eta hiriko toki askotan instalatutako autotramitazio makinetan.

Euskara Zerbitzuak 819 plaza eskainiko ditu, eta horietatik 548 gurasoentzako ikastaroetara bideratuko dira, A1 hastapen-mailatik C1 mailara. 55 urtetik gorakoentzat 200 plaza eskainiko dira, oinarrizko erabiltzaileari dagokion A2 maila lortzeko helburuarekin. Atzerriko nazionalitatea dutenentzat eta merkataritza eta ostalaritza sektoreko langileentzat ere badira ikastaroak.

Eskaintza kulturalaren helburua Jardunbide Artistikoaren Hastapeneko Ikastaroen, Ikastaro Kulturalen, Irakurketa Kluben eta Gela Irekien artean aukera zabala eskaintzea da. Guztira, kulturara zuzendutako 12.568 plaza jarriko dira herritarren eskura.

Zehazki, Jardunbide Artistikoaren Hastapeneko Ikastaroak 94 espezialitate desberdinetako 256 izango dira, eta 11.576 plaza dituzte eskuragarri. Ikasturte berri honetarako zenbait berritasun planteatzen dira, hala nola “Oihal gaineko fotobordatua”, “Jazz Step” edo “Kastañuelak”. Ikastaro horien % 30 euskaraz izango dira, eta ehuneko hori % 77ra igoko da haurrentzako ikastaroen kasuan.

Kultur ikastaroak, berriz, 17 dira, aurreko denboraldian baino bat gehiago, eta 632 plaza dituzte. Jarduera horien berezitasuna irakasle espezialistak eta ospe handiko profesionalak dituztela da, hala nola Juan Ibarrondo idazle eta kazetaria, Aitor López de Aberasturi eta Jorge Barrio zinemagileak edo Julen Díaz de Argote historialaria.

Eskaintzari hainbat gizarte-etxetan banatutako 7 irakurketa-klubak gehitu zaizkio. 23 ikasgela irekiek osatuko dituzte jarduera kulturalak. Horietan hainbat arte espezialitate modu autonomoan egin daitezke, hala nola pintura, egurraren lanketa, zeramika, ehungintzako artisautza eta eskulanak. Kasu horretan, izen-emateak irailaren 8an irekiko dira.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2025(e)ko uztailaren 11(e)tik 2025(e)ko irailaren 3(e)ra
  • LekuaGizarte Etxeetan
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non