Itsasontziko egunkaria. Barneko kartografia aparteko testigantza batean oinarritzen da: Winnipeg ontziaren bidaian zehar idatzitako egunkari kolektibo batean, hain zuzen. Ontzia Pauillac-etik (Frantzia) abiatu zen 1939ko abuztuaren 4an, Gerra Zibilaren ondorengo errepresaliak saihesteko ihes egiten zuten 2.500 errefuxiatu errepublikano inguru zituela eta Valparaísora (Txile) iritsi zen, hilabete geroago, irailaren 3an. Laugarren egunetik aurrera, bidaiariak egunero egunkari bat idazten hasi ziren —hiru edo lau orrialdekoak, paper xehean—, eta ontziko iragarki-oholean jartzen zuten ikusgai. 85 urte baino gehiago igaro ondoren, egunkari horren faksimile gehienak argitaratu dira.
Zabaletak dokumentu paregabe horretan eta bere historia pertsonalean inspiratu du proiektua —Winnipeg-eko bidaiari baten biloba da—, eta bere sorkuntzaren bidez memoria pertsonala eta kolektiboa uztartzen ditu.


