Usurbilgo Jaiak 2025: VIAFARA + JANUS LESTER

Usurbil 2025(e)ko Uztailak 5
  • Usurbilgo Jaiak 2025: VIAFARA + JANUS LESTER

Usurbilgo 2025eko jaietako egitarauaren barne.

VIAFARA

JANUS LESTER

Janus Lester-ek Lore izeneko bigarren diskoa argitaratu du.  Musikari berak adierazi duenez, “diskoa loratze baten metafora da: batzuetan ez dakigu landare batek zergatik ez duen loratzen, ura edo argia behar ote duen, baina faktore gehiago egon daitezke tartean. Hori bera gertatzen da sormen prozesuarekin ere”.

Diskoak hainbat kolaborazio berezi ditu. Izaro abeslaria “Nola hartu arnasa” kantuan aritu da, eta Neomak taldeak “Etxean” abestian parte hartu du. Musika aldetik, aberastasun handiko diskoa da, eta Mumford & Sons edo Stromae bezalako erreferente anglosaxoien eragina sumatzen zaio, berezko nortasuna galdu gabe.

Janus Lester eta bere taldeak (Garazi Esnaola, Mañan Arbelaitz, Julen Suárez, Andoni Arriola, Julen Barandiaran eta Javier Echarri) aurkezpen birarekin musikazaleak liluratzeko prest daude. “Lore” diskoak emozioen sakontasuna eta doinu aberatsak uztartzen ditu, eta zuzeneko emanaldietan guztia emateko prest daude.

 

usurbil.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 5
  • Ordutegia22:00
  • LekuaFrontoia
    Usurbil
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Usurbil

Non