Kalerki Zarautz 2025: "Boucherie Bacul"
Kalerki 2025 - Zarauzko Kale Antzerki Jaialdiaren barne
Uztailak 5 julio
BOUCHERIE BACUL
- Pikz Palace (Belgika)
- SANTA KLARA PATIOA
- 19:00/20:30 (bi saio) (30 min)
- Antzerkia
Belgikako harakin hauek xerrak prestatzen ari dira... baina, non dago haragia?
Komedia zirraragarri eta ilun bat, beldurtientzat gomendatzen ez duguna.
Boucherie Bacul harategi-postu zaharraren barruan eta kanpoaldean, ezer ez da dirudiena. Harakin belgikar pare honek jaki goxoak prestatzen ditu... baina ez dago haragi izpirik bistan.
Azoken munduko tradizio handian, Bacul familiak artisau-produktuak aurkezten ditu. Ezer ez da espero duzuna bidaia-txabola zaharkitu eta txiki honetan.
Anberesko showman hauek –lehen begiratuan morbozale samarrak– gutizia zoragarriak prestatzen dizkizute, oso teknika bereziekin.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza eta interpretazioa: Greet Verhoeven eta Eric Peeters
Laburrean
- Mota Antzerkia (haurrentzat)
- KonpainiaPikz Palace
- Data 2025(e)ko Uztailak 5
- Ordutegia19:00 + 20:30
- LekuaSanta Klara (patioa)
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Zarautz



