Abadiñoko Gaztelua eta Mendiola auzoen Jaiak 2025: egitaraua
Gaztelua auzoko jaiak uztailaren 3an hasiko dira. 20:00etan, txopoa altxatuta emango diete jaiei hasiera, eta domekara bitarte iraungo dute.
Urtero legez, adin eta gustu guztietarako egitarau zabala prestatu dute. Umeentzako jarduerak, artisau eta sortzaile azoka, herri kirolen erakustaldia, auzo bazkaria, partxis txapelketa, tortilla txapelketa eta erromeria egongo dira, besteak beste.
Gazteluako jaiak amaitu, eta Mendiolako San Kristobal jaiak hasiko dira segidan: uztailaren 9tik 13ra egingo dituzte aurten. Hemen ere, jarduera eta ekitaldi ugari egongo dira: bertsolariak, dantzariak, parrillada eta tortilla txapelketa egingo dituzte, beste kontu askoren artean.
Kontzertuei dagokienez, Indabe, Rebel Noise eta Nevadah taldeak izango dira uztailaren 11n. Egun horretan, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak. Uztailaren 12an, berriz, Luhartz erromeria egongo da.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2025(e)ko uztailaren 3(e)tik 2025(e)ko uztailaren 13(e)ra
- LekuaGaztelua eta Mendilola auzoak
Abadiño - Ikusi agenda Abadiño


