Jazzber 2025 - Bermeoko Jazzaldia

Bermeo 2025(e)ko uztailaren 2(e)tik 2025(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • Jazzber 2025 - Bermeoko Jazzaldia

Jazz musika izango da protagonista Bermeon Jazzber jaialdiaren XXVII. edizioan. Aurten, Gorka Benítez Quartet, Cesar Vidal & Artikulation Band eta nazioarteko L.A.B. Trio izango dira agertokira igoko direnak, jazzaren estilo eta jatorri desberdinak batuz. Kontzertu guztiak Bermeoko Kafe Antzokian izango dira, uztailaren 2tik 4ra, 20:30ean; sarrera doakoa izango da. 

Jaialdia Bermeoko Udalak eta Jizz Jazz Kultur Taldeak antolatzen dute, eta kalitatezko jazzaren aldeko apustua berretsi dute. 

  • Uztailak 2, eguaztena — Gorka Benítez Quartet 

Gorka Benitez saxo-jotzailea eta flautista da, eta  David Xirgu (bateria) eta Dani Pérez (gitarra) lagun dituela, hirukote sendoa osatzen dute; proiektu honetan, Abel Boquera organo-jotzailea dute lagun, laukotea osatuta. 

Proiektua benetan berezia da: musika korala, polifonia, popa eta jazza uztartzen dituzten kantu originalak eskaintzen dituzte. 

  • Uztailak 3, eguena — Cesar Vidal & Artikulation Band 

Cesar Vidal madrildarra buru duen boskote honek jazz garaikidea lantzen du, inprobisazioa eta denbora errealean sortutako elementu elektronikoak uztartuz. Akustikoaren eta digitalaren arteko mugak lausotzen dituzte, eta horrela, soinu-esperientzia berritzaileak eskaintzen dituzte. Euren musika esploratzailea, ausarta eta esperimentala da. Talde honetan parte hartzen du kontrabaxua jotzen duen Jon Carranza musikari bermeotarrak. Hala, etxean bertan jotzeko aukera izango du bermeotarrak. Taldea osatzen duten beste musikariak honako hauek dira: Pietro Aloi, David Gimeno eta Jorge Care. 

  • Uztailak 4, barikua — L.A.B. Trio 

L.A.B. Trio 2024ko urrian sortu zen Berlingo Jazz Institutuan, eta hiru herrialdetako musikariek osatzen dute: Leela (Berlin), Alexandre (Paris) eta Barnabas (Budapest). Bakoitzak musikarekiko dituen ikuspegi desberdinak konbinatzen saiatzen dira: Alexandreren grove, funk eta fusio elementuak, Barnabasen metal eta rock progresiboaren eraginak eta Leelaren musika librea eta soinu afrokubanoak uztartuz. 

 

bermeo.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko uztailaren 2(e)tik 2025(e)ko uztailaren 4(e)ra
  • Ordutegia20:30
  • LekuaBermeoko Kafe Antzokia
    Aurrekoetxea, 27
    Bermeo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bermeoko Kafe Antzokia, Bermeo

Non