"ARTE HEZKUNTZA. Baliabide berriak hezkuntza praktika aberasteko"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko uztailaren 2(e)tik 2025(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • "ARTE HEZKUNTZA. Baliabide berriak hezkuntza praktika aberasteko"

Beharrezkoa da hezkuntza formalaren eta ez-formalaren artean espazio partekatuak egotea. Eskolak, eta Tabakalera bezalako arte garaikideko zentroak konplize izan daitezke lan pedagogiko amankomun batean. Tabakalerako Hezkuntza Sailak gaur egun bere inguruko hezkuntza-testuinguruetan gertatzen ari diren erreferenteak, praktikak eta errealitate pedagogikoak ezagutu behar ditu, eta aldi berean, eskoletako irakaslegoa arte-esparruko estrategia, material eta tresnez balia daitezke beraien praktika pedagogikoa aberasteko.

Horregatik ikastaro honek bi eremuetako profesionalen arteko topaketa eta ikaskuntza testuinguru bat proposatzen du: irakasleek eta artistek (zein arte-hezitzaileek) elkarrekin arte hezkuntzarako baliabide eta esperientzia berriak sortzeko.

Ordutegia

Uztailak 2, asteazkena: 9:00-13:00 eta 14:30-16:30.

Uztailak 3, osteguna: 9:00-13:00.

Helburuak

  • Inguruko praktika artistikoetara gerturatu, gure erreferente artistikoak zabaltzeko.
  • Arte hezkuntzarako estrategia eta baliabide berriak barneratu.
  • Gure hezkuntza-proiektuetarako material berriak ezagutu, esperimentatu eta probatu.

Informazio gehiago

www.ueu.eus

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2025(e)ko uztailaren 2(e)tik 2025(e)ko uztailaren 3(e)ra
  • Lekua Tabakalera - Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Donostia / San Sebastián)
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Tabakalera
  • Izen-ematea 2025(e)ko maiatzaren 5(e)tik 2025(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • Izena emateko informazioa

Non