"Words of true, crea, conecta y deja Huella"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko uztailaren 1(e)tik 2025(e)ko uztailaren 8(e)ra
  • "Words of true, crea, conecta y deja Huella"

"Words of true" bizipenen, emozioen eta pentsamenduen truke kultural eta sortzailea izan da, gogoeta, sorkuntza eta konexio moduan, gutunaren ideiaren bidez eta gutuna igortzen duenaren eta jasotzen duenaren arteko bidaiaren bidez.

2025ean, edozein testuingurutan, kokapen geografikoan, sozialean, politikoan eta ekonomikoan bizi diren hiru kontzepturen inguruan garatu da: Ugaritasuna, Maitasuna eta Denbora.

Adin desberdinetako eta planetako bi latitudeetako pertsonak konektatu ditugu: Gasteiz eta Ibague – Kolonbia, parte-hartzaileengan arrasto emozional eta sortzailea utzi duten gogoeta eta sorkuntza artistikoen sare bat sortuz, ikuspegi feminista, ekologiko eta humanitarioarekin; eta erakusketa hau Odon de Apraiz HLHI eta Koldo Mitxelena BHIko ikasleek egindako gutunen lagin txiki bat da. Gozatzea espero dugu!

Eskerrak Gasteizko Udalari, Odón de Apraiz HLHIri, Koldo Mitxelena BHIri, Artgia Galeriari, Kultur Act Kultur Elkarteari, Elena Garcíari, Armando Pellejerori eta Irantzu Lekue artista eta dinamizatzaileari.

Antolatzailea: Colombia Euskadi elkartea

Sarrera doan

Erakusketa ibilitaria

  • Hegoalde G.E: Maiatzaren 30tik ekainaren 4era
  • Iparralde G.E: Ekainaren 5etik 19ra
  • El Pilar G.E (Kafeteria-Galeria): Uztailaren 1etik 8ra
 

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko uztailaren 1(e)tik 2025(e)ko uztailaren 8(e)ra
  • LekuaEl Pilar Gizarte Etxea
    Konstituzio plaza, 5
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda El Pilar Gizarte Etxea, Vitoria-Gasteiz

Non