Conferencia de Mónica Rodríguez: "Cómo ganar dinero POR AMOR AL ARTE sin contaminar tu libertad creativa"

Getxo 2025(e)ko Ekainak 30
  • Conferencia de Mónica Rodríguez: "Cómo ganar dinero POR AMOR AL ARTE sin contaminar tu libertad creativa"

Historian sekula ez da egon arte-lana sustatzeko gaur egun adina faktore: gero eta balorazio handiagoa jasotzen du pertsonen, erakundeen eta enpresen aldetik, eta, era berean, errentagarritasuna handitu da inplikatutako alde guztientzat. Baina... hori bateragarria al da sormen-askatasunarekin? Egia al da diruak Artea galbideratzen duela eta sortzaileek beren esentzia galtzen dutela?

Hitzaldi motibatzaile eta interaktibo honetan, Mónica Rodríguez sormen-negozioetan adituak «artista marginala» delako ideia hautsiko du —hildakoan bakarrik ospetsu bihurtzen den sortzailea—. Sortzaile garen heinean, denborarekin, diruarekin eta teknologia digitalekin harreman osasuntsu eta orekatu bat izateko gakoak eskainiko ditu, eta, gainera, oinarrizko finantza-aholku baliotsuak partekatuko ditu.

Horrez gain, Mónicak 2025eko irailetik 2026ko otsailera bitartean Karraskan Eskolaren barruan emango duen «Nola irabazi dirua Artearekiko maitasunagatik zure arima deabruari saldu gabe» sormenezko negozioetarako ikastaroa aurkeztuko da. Ikastaro horretan, 6 modulu espezializaturen bidez, gure indarguneak identifikatzen, emozioak eta estresa kudeatzen lagunduko du.

Zoriontasun sortzailea eta finantzarioa guztiz bateragarriak dira!

Informazio gehiago


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko Ekainak 30
  • Ordutegia10:30
  • LekuaGetxo Elkartegia - Getxo ()
  • ZenbatekoaDoan, izena emanda
  • Izena emateko informazioa

Non