"Artistak Egoitzan 2024/25: Eskuratze Berriak (Bilbaoarte Bilduma)"
Proiektu honek biltzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko beka modalitatean egonaldia egin duten hamalau artisten azken ekoizpenak. Guztira, hogeita hamar artelan inguru, BilboArte Bilduman integratzera pasatuko direnak. Adin eta jatorri desberdineko artistak bilduz, proiektua praktika garaikidearen azken joeren eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarri bat da, orokorrean.
Haien sorkuntza-prozesuak handitzen laguntzeko xedez, erakusketak hamalau edizio berezi hartzen ditu barne, artista-liburuak formatu gisa dituen aukerak hedatzeko; edizio horiek artista bakoitzaren hizkuntzan eta praktikan txertatzen dira, Roberto Aguirrezabala artistarekin egindako lanaren laguntzari esker.
Artistak: M. BENITO PÍRIZ (Durango, 1992), LEO BURGE (Londres, 1991), ANA BUSTO (Igorre, 1952), ALMUDENA CRESPO (Madrid, 1957), MIREN DOIZ (Pamplona, 1980), HODEI HERREROS (Vitoria-Gasteiz/Granada, 1997), MARTA LORENZANA (Asturias, 1987), PABLO MARTE (Cádiz, 1975), YON MATAUKO (Vitoria-Gasteiz, 1987), GABRIELE MUGURUZA (Donostia-San Sebastián, 1992), JOEY ORDOÑEZ (El Puerto de Santa María, 1985), JAVIER R. PERÉZ-CURIEL (Oviedo, 1978), MARC VIVES (Barcelona, 1975), JUDITH VOET (Bélgica, 1993).
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko ekainaren 27(e)tik 2025(e)ko irailaren 7(e)ra
- OrdutegiaZentroa, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara. Erakusketa aretoa: astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era
- LekuaBilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda BilbaoArte, Bilbao


