"La quimera del oro"
La quimera del oro, Charles Chaplin, 1925, AEB, 88'
Klondike, XIX. mendearen amaiera. Abenturazaleak mendi elurtuetara abiatzen dira urrezko beten bila. Haien artean, gizon txiki bat, kapela eta makilarekin, egun ekaiztsu batean txabola isolatu batean babesten da, eta han urrezko beste bi bilatzaile ezagutzen ditu. Hirira esku hutsik itzultzean, gizontxoak Georgia ezagutuko du, eta hartaz maiteminduko da.
Los Angelesko Egiptoar Antzokian lehen aldiz eman eta 100 urtera, pantaila handira itzuli da, estreinaldiko ohoreekin, Charles Chaplinen klasiko handienetako bat. 4Kn zaharberritutako bertsio berriari esker, ikusleek xehetasunen aberastasuna, sakontasun emozionala eta inoiz ez bezalako abentura, komedia eta erromantzearen konbinazio perfektua berrikusiko dituzte.
2025eko Cannes-eko Zinemaldiaren Classics atalean inauguratu ondoren. La quimera del oro filmaren bertsio zaharberritua mundu osoko zinema-aretoetan proiektatuko da aldi berean ekainaren 26an. Lehen aldiz, ezohiko merkaturatze global horrek 250 proiekzio baino gehiago izango ditu 70 lurralde baino gehiagotan. Ekitaldi historiko hau Chaplinen legatuari egindako mundu mailako omenaldia da, La quimera del oro obraren botere emozionala eta modernotasuna berretsiz, sortu eta mende batera.
Proiekzio hau Tabakaleraren 10. urteurrena ospatzen duten ekintzen parte da.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko Ekainak 26
- Ordutegia19:00
- LekuaTabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa1 / 4 €
- Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián


