"Pálmason", Hlynur Pálmason-en erakusketa

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko ekainaren 27(e)tik 2025(e)ko irailaren 28(e)ra
  • "Pálmason", Hlynur Pálmason-en erakusketa

Hlynur Pálmason (Hornafjörður, Islandia, 1984) zinemagile gisa egin zen ezaguna nazioartean. Hala ere, bere zinemagintza bere lan plastikoarekin lotzen da, eta bizi den ingurunearekin biak.

Pálmasonen bi praktika horiek uztartzen dituen lehenengo erakusketa da hau, eta artistaren hiru proiektu aurkezten ditu. Lehena Lament for a Horse da eta zaldi baten deskonposizio-prozesua erakusten du, Godland bere filmean ere agertu zena. Bigarrena, One Winter filma ?Tabakalerak ekoitzia? eta instalazioa da, Pálmasonek metalezko xaflak ebakita eta neguko hilabete luzeetan kotoizko oihalen gainean aire zabalean ipinita sortua. Azkenik, The Beginning and the End proiektua, iradokitzen duena muturrak, elkarri aurka egin beharrean, kontraesana barne hartzen duen ziklo baten parte direla: mundua finkatzekoa bere mugimendua ikusteko, heriotza behatzekoa bere aldaketak bizitzeko, edo izotzean bilatzekoa izaki mikroskopikoen indarra aurkitzeko.

Pálmasonen obran denbora eta  espazioa ez dira esparru narratibo bat, presentzia fisiko bat baizik. Honek zentzumenak zorroztera behartzen gaitu giza dimentsioa gainditzen duen bizitza materiala ikusteko (entzuteko, usaintzeko), Islandiako urtaroek, paisaiak eta muturreko klimak itxuratua.

Bere filmak hainbat zinemalditan hautatuak izan dira, tartean Locarno, Cannes edo Donostia Zinemaldian; azken honetan Zabaltegi-Tabakalera saria irabazi zuen Godland filmak.

Proiektu hau artearen eta zinemaren arteko intersekzioa aztergai duen Tabakaleraren erakusketa-ildoan sartzen da, eta Donostia Zinemaldiarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin lankidetzan garatu da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 27(e)tik 2025(e)ko irailaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 11:00-13:00/16:00-20:00 | Erakusketa Aretoa
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non