Lekuz Leku 2025: Dantza komunitarioko esperientzia "Coreografías de la mirada/Agerikoa"

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 25(e)tik 2025(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Lekuz Leku 2025: Dantza komunitarioko esperientzia "Coreografías de la mirada/Agerikoa"

Lekuz Leku 2025 programaren barruan. 

Laborategi-tailerra, Eneko Lorente komisario duena (EHUko irakaslea eta ikertzailea, espezialista arte eszenikoetan eta mugimenduan). Dantza dezeptiboaren eremuaren barruan dago, eta kultura bisual garaikideari buruzko hausnarketa kritikoa egiten du. Itsutasun-egoeran dagoen gorputz-mugimenduarekin esperimentatuko da. Dezeptibitatea sorkuntza artistikoko prozesuak irekitzeko estrategia bat da eta, kasu honetan, prozesuek itsutasunera jotzen dute jardun eszenikoaren pertzepzio- eta zentzumen-aukera ugaritzeko.

Gozatu proposamen horretaz, aldez aurretik dantzan esperientziarik ez duten parte-hartzaileentzat antolatu denaz (bai ikusteko desgaitasunen bat dutenentzat, bai ondo ikusten dutenentzat). Dantza komunitarioko esperientzia horretan parte hartzeko gogoa baino ez da behar.

Doako izen-emateak: WhatsApp bidez (665 70 29 20), helbide elektroniko bidez (info@lafundicion.org) edo telefono bidez (94 475 33 27).

Tailerrean egindako lanaren emaitza jendaurreko emanaldi batean erakutsiko da (sarrera doan), ekainaren 26an (osteguna), 13:00etatik aurrera, La Fundición aretoan.

lekuzleku.com

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 25(e)tik 2025(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Ordutegia10:00 - 14:00
  • LekuaLa Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (erreserbarekin)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda La Fundición, Bilbao

Non