"Coreografías de la mirada/Agerikoa" dantza komunitarioko esperientzia Eneko Lorenterekin
Laborategi-tailerra, Eneko Lorente komisario duena (EHUko irakaslea eta ikertzailea, espezialista arte eszenikoetan eta mugimenduan). Dantza dezeptiboaren eremuaren barruan dago, eta kultura bisual garaikideari buruzko hausnarketa kritikoa egiten du. Itsutasun-egoeran dagoen gorputz-mugimenduarekin esperimentatuko da. Dezeptibitatea sorkuntza artistikoko prozesuak irekitzeko estrategia bat da eta, kasu honetan, prozesuek itsutasunera jotzen dute jardun eszenikoaren pertzepzio- eta zentzumen-aukera ugaritzeko.
Gozatu proposamen horretaz, aldez aurretik dantzan esperientziarik ez duten parte-hartzaileentzat antolatu denaz (bai ikusteko desgaitasunen bat dutenentzat, bai ondo ikusten dutenentzat). Dantza komunitarioko esperientzia horretan parte hartzeko gogoa baino ez da behar.
Doako izen-emateak: WhatsApp bidez (665 70 29 20), helbide elektroniko bidez (info@lafundicion.org) edo telefono bidez (94 475 33 27).
Tailerrean egindako lanaren emaitza jendaurreko emanaldi batean erakutsiko da (sarrera doan), ekainaren 26an (osteguna), 13:00etatik aurrera, La Fundición aretoan.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2025(e)ko ekainaren 25(e)tik 2025(e)ko ekainaren 26(e)ra
- OrdutegiaEkainak 25 eta 26: 10:00-14:00
- Lekua La Fundición - Francesc Macià, 1-3 (Bilbao)
- ZenbatekoaDoan, izena emanda
- Web La Fundición


