Sestaoko Jaiak 2025: POTATO
SKA-REGGAE KONTZERTUA, 40. urteurrena ospatzen duen POTATO talde gasteiztarrarekin. Berrogei urte hauetan Potatok bere ska-reggae estiloari leial jarraitu izan dio, eta hainbat belaunaldi dantzan jarri ditu bere klasikoen artean dauden “Miguelín el casero”, “Rula”, “Puro derroche”, “Sube!”, “Pegamento” edo “La clase obrera” kantuekin. Biziko dugun ospakizunak lan berriak eta beste artista batzuen eta inguruko taldeen kolaborazioak eskainiko ditu, oraindik ere bide luzea izango duen bidaia omentzeko. Jardunean dauden taldeen artean, gutxik erakutsi dezakete Potatok izan duen istorio luze eta betea. 1984ko urtezahar gauean hasi zirenetik 1.000 kontzertutik gora eman dituzte. LP, single eta maxi single-ak kontuan hartuta, 10 disko kaleratu dituzte, eta haiei gehitu behar zaizkie estatuan eta beste herrialde batzuetan beraien lanak jaso dituzten bildumak. Horregatik dira “Punky Party Reggae” bandarik behinena. Inork ez du jakin, haiek bezala, musika ona eta umore lotsagabea uztartzen. Kasko plazan.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Ekainak 24
- Ordutegia23:00
- LekuaKasko Plaza
Sestao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Kasko Plaza, Sestao


