"Las flamencas / Los flamencos" (Pedro G. Romero)

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 24(e)tik 2025(e)ko irailaren 30(e)ra
  • "Las flamencas / Los flamencos" (Pedro G. Romero)

2018tik, museoak eta BBVA Fundazioak, elkarlan bidez, Bideoartea sortzeko MULTIVERSO Beken deialdia egiten dute. Beka horiek ikus-entzunezkoen ekoizpen artistikoa sustatzen dute Espainian, baita haren zabalkundea ere, zenbait programa publikoren bitartez.

Arte garaikideari laguntzeko programa bateratu horren barruan, museoak aurkeztu egingo ditu 2018ko deialdian emandako laguntzen ondorioz sortutako arte lanetako batzuk, gehienak argitaragabeak. Erakusketaren programan Antoni AbadToni Serra (Abu Ali), Mabel Palacín, Nadia HotaitManu Arregui eta Pedro G. Romeroren lanak daude. Belaunaldi eta orientabide desberdinetako artista horiek, mugitzen diren irudiak sorkuntza eta ikerketarako tresna modura erabiliz, gaur egungo bideogintzarenganako hurbilpena dakarkigute.

 

6-10. aretoak / Ekainak 25etik irailaren 30era arte

Pedro G. Romerok (2024ko Arte Plastikoen Sari Nazionala) Las flamencas / Los flamencos instalazioa estreinatuko du Bilbon. BBVA Fundazioa-Arte Ederren Bilboko Museoa (2018) Bideoartea Sortzeko Multiverso Bekari esker ekoitzia dago.

Bederatzi pasealdik osatzen dute Sevillako hiria agertoki duen bideo-sorkuntza hau, eta horien protagonista beste horrenbeste pertsonaia ditugu, flamenkoaren munduari lotuak. Hiri horretako zenbait gune eta paisaiatan barrena dabiltza bederatziok, noragabean, flamenkoaren bizimodu partikularraz mintzo den arakatze psikogeografiko, ikusizko eta entzunezkoan. Bideo-saiakera moduko honetan, erretratu horiek aldi berean zabaltzen dira ikuslearen aurrean. Eta ikuslea, berriz, haien artean dabil hara-hona, soinu eta irudietatik hurbil, kalean balego bezala ia.

Pieza hau sortzen duten zirkunstantzia material ezberdinek 2019an Gonzalo García Pelayoren (Madril, 1947) zuzendaritzapean grabatutako “Nueve Sevillas” filmaren ekoizpenarekin dute zerikusia. Sevillari eta hiriak bere burua irudikatzeko dituen modu ugariei buruzko film flamenko horrek hainbat ibilaldi zituen muinean, eta horiek dira, hain zuzen, Pedro G. Romerok hirian zehar egin zituenak, bideo hauetan erretratatzen diren bederatzi pertsonaia berberekin. Proiektuaren lehen tituluek, “Las sabias” eta “Las sabiondas y los sabiondos”, protagonistek arnasa hartuz soilik hiriari buruz ematen duten ezagutzaz hitz egiten zuten. Baina jakintza hori guztia “Nueve Sevillas” pelikulak bereganatu zuen. Eta, hala ere, bazen filmean ez zegoen zerbait funtsezkoa, oinarrizkoa, sentsoriala eta, nahi bada, mutua.

Nolabait, proiektuaren esentzia psikogeografikoa beste elementu narratiboen, musikalen, poetikoen, politikoen, eta abarren mesedetan galtzen zen. Kontua da aldizkako ibilaldi bat dagoela filmaren funtsean: Sevillan hamaika aldiz ibiltzearen esperientzia, Sevillan dauden Sevilla ugariak. Eta noraezean ibiltze hori, bere berehalako adierazpena da Las flamencas / Los flamencos lanaren gaia, norabidea. Izan ere, besteak beste, flamenkoaren esperientzia Sevillako esperientzia ere bada, Pedro G. Romerok bere estudioa duen hirikoa.

Las flamencas / Los flamencos sorkuntzak “Nueve Sevillas” filmeko protagonistek hirian zehar egin zituzten bederatzi ibilaldi mutuak jorratzen ditu funtsean. Irudien aldizkotasunak irudien inguruan entzuten den guztiaren “isiltasun gorgarriaren” ideiari erantzuten dio. Bederatzi ibilaldi dira, bat narrazioko pertsonaia bakoitzeko, eta 49 minutuko iraupena dute, 5 minutu eta 9 segundoko sekuentzia berdinetan banatuta, non soinuaren elkarrekintza aldatzen den irudi batzuen eta besteen artean, ibilaldi batzuen eta besteen artean, bideo batzuen eta besteen artean. Ibilaldi bakoitzean ibilbide bat nagusitzen da, zeinak bere soinuarekin gainerakoak markatzen dituen.

Lerroan, anfiteatroan edo labirintoan –kasu honetan bezala– jarrita dauden bederatzi monitoretan zabaltzen da pieza, eta ikusleak erakusketan zehar ibili behar du monitore bakoitza bisitatuz, entzunez eta ikusiz, monitore eta soinuen konbinazioaz gain. Pieza osorik ikusteko, beharrezkoa da paseatzea. Ikusleak piezaren proposamenari arreta jarri ahal izateko ibilaldia beharrezkoa izatea funtsezkoa da, monitore bakoitzetik hurbilduz eta urrunduz. Las flamencas / Los flamencos paseorako pieza ere bada, eta, gainera, “Nueve Sevillas”-en dekantazioa, esentzia eta potentzia. Proiekzio batetik bestera ibiltzearen esperientzia bat. Bere erakustaldiak museoaren espazioa dauka ezinbestean, hara-hona ibiltzeko leku gisa. Arreta beti izango da aldizkakoa.

49 minutuak irudietan bertan agortzen ez diren era guztietako zentzumen-xehetasunez beteta daude. Museoko plazan abesten duten txoriak, Javiera de la Fuente Violeta Parraren “Qué he ganado con quererte” abesten, Errico Petrellaren “Ione”-ren doinuak palioko musika banda batek interpretatzen, Janeken “Pájaro negro/Auschwitz’ song/Samudaripen” abestia, edo/eta Boboteren, Marco de Anaren, Diaa Homsyren, Sonia Povedaren eta Lole de los Reyesen txalo harrigarriak dira, besteak beste, aretoan entzun daitezkeen soinuak. Charles Baudelairek flâneur hitza sortu zuen aldi berean, Cádizen, Enrique el Mellizo flamenko-kantaria bere ibilaldiengatik –filosofikoak esaten zuten batzuek, poetikoak deitzen zieten besteek– zen ezaguna, isiltasunaren berezitasuna baitzuten: El Mellizo beti zihoan isilik.

Horiek horrela, paseatuz, noraezean ibiliz edo ibiliz, baina, batez ere, nahi den bezala ibiliz, jendea pixka batean hemen, Sevillako kaleetan egotera gonbidatzen dugu.

 

  • Parte-hartzaileak: Yinka Esi Graves, Juan Jiménez “Bobote”, Gonzalo García Pelayo, Javiera de la Fuente, Vanesa Montoya, David Pielfort, Rocío Montero, Rudolf Rostas “Janek” eta Pastora Filigrana
  • Kolaborazio bereziak: Amparo Bengala, José Luis Ortiz Nuevo y Javier García Pelayo
  • Kokapenak (Sevilla): San Vicente auzoa, Polígono Sur/Las Tres Mil Viviendas, Isabel II zubia, Feria kalea/Pumarejo plaza, Betis kalea, Santa Justa geltokiaren ingurunea, El Vacie, barriada Villegas eta El Jueveseko azoka txikia
  • Edizioa eta errealizazioa (audio eta irudia): Sergi Dies
  • Irudi taldea: Joaquín Aneri, Juan Manuel Carmona Batán, Alfonso Jiménez eta Javier López
  • Soinua: Mario Alberto Torres Fernández
  • Zuzendaritza laguntzailea: Olivia Cábez
  • Ekoizpena: Máquina P.H. eta Ikasketa Flamenko Moderno eta Garaikideen Plataforma Independentea [pie.fmc], BNV Producciones-ekin “Nueve Sevillas”-en filmazioaren testuinguruan

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 24(e)tik 2025(e)ko irailaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • LekuaBilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
    Web
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Bilboko Arte Eder Museoa, Bilbao

Non