Uda Giro 2025: "Aiurri"
Uda Giro 2025 - Udako Kultur Egitaraua Durangon programaren barne.
Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.
Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari
irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Jantziak: Oscar Armendariz
- Dantzariak: Ane Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaAukeran Dantza Konpainia
- Data 2025(e)ko Ekainak 22
- Ordutegia19:00
- LekuaOtamotzena parkea
Durango - Ikusi agenda Durango


