2025-2026ko kultur ikastaroak eta tailerrak (Bilbo)

Bilbao 2025(e)ko ekainaren 18(e)tik 2025(e)ko irailaren 1(e)ra
  • 2025-2026ko kultur ikastaroak eta tailerrak (Bilbo)

Aurreinskripzioa jarduera egin nahi den zentroa (edo zentroak) aukeratzean formalizatzen da. Gehienez zentro bi aukera daitezke.

Egin nahi den jarduera zehatza geroago aukeratuko da, izena ematen denean.

Inskripzioaren kostuan tarifa murriztuko eskubidea lor daiteke. Udalak, izapide administratiboak errazteko, bere kabuz eta zuzenean, agiririk aurkeztu barik, kasu guztietan egiaztatuko du horretarako eskubiderik dagoen, interesdunak beren beregi ezetz esaten ez badu edota egiaztatze automatikoa ezin denean egin.

Edozein modutan ere, bizitzeko gutxieneko errenta (BGE) kobratzen ari delako tarifa murriztua jasotzeko eskubidea duten kasuetarako agiriak aurkeztu beharko dira beti.

Kasu horietan, interesdunak beren beregi adierazi beharko du eta Herritarren Arreta eta Partaidetza Sailarekin jarri beharko da harremanetan prezio murriztuak izateko eskubidea egiaztatzen duten agiriak aurkezteko modua erabakitzeko izena eman baino lehen.

GMIrako tarifa murriztua baimendu ezean edo murrizteko eskubidea izanez gero, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira, aukeratutako tarifa murriztuaren arabera:

  • Langabetua, erretiratua edo pentsioduna dela egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren agiria.
  • Gizarte Segurantzaren agiria edo, hala badagokio,  Lanbiderena, bizitzeko gutxieneko errenta (BGE) kobratzeko eskubidea egiaztatzen duena. Kasu honengatik murriztutako tarifa lortzeko, dokumentazioa aurkeztu behar da beti.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kobratzeko eskubidea egiaztatzen duen Lanbideren agiria.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2025(e)ko ekainaren 18(e)tik 2025(e)ko irailaren 1(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaAurretiko izen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non