Literatur solasaldiak: "Ez naiz ondo akordatzen" (Karlos Linazasoro)
Aritz Gorrotxategik gidatutako Astelehen bat, liburu bat literatur solasaldian Karlos Linazasororen Ez naiz ondo akordatzen liburua izango dute hizpide.
Laburpena:
Santu baten bizitza kontatzen duen idazkiari deitzen zaio hagiografia, eta honako hau duzue, egileak berak kontatuta, bere santu-bizitzaren azalpen xehe eta guztizkoa, menosten hasitako oroimenak uzten dion neurrian betiere. Bertan aurkituko ditu irakurleak mirari harrigarriak, hitzaldi txundigarriak, esku-erakutsi miragarriak, doatsutasunezko ekintzak... Baita adarjotze bikainak, megalomania gaitzak, hipokondria galantak, erudizio alferrikakoa. Ironiaren ukitu etengabea, estilistaren esku-joko orohartzailea, literaturazalearen presentzia nonahi eta noiznahikoa... Horra liburu bakan, bakar eta desberdin honen ezaugarrietako batzuk. On egin!
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Ekainak 16
- Ordutegia17:00
- LekuaLugaritz Kultur Etxea
DK. Heriz Pasealekua, 20
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Lugaritz Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián


