La Encartada Moda 2025

Balmaseda 2025(e)ko Ekainak 14
  • La Encartada Moda 2025

La Encartada Modaren hamaikagarren edizioan, beste irudi eta programazio bat eskainiko digute, modako ekitaldi horretan diseinua, berrikuntza, tradizioa eta jasangarritasuna izango baitira ardatz. Balmasedako La Encartada Fabrika - Museoak eskaintzen digun leku paregabean, ekainaren 14an, moda eta industria-ondarea fusionatuko dira berriro.

Oraingo honetan, La Encartada Modan, tokiko eta nazioarteko 25 diseinu-firma eta -profesionalen lanak erakutsiko dituzte. Desfileak, erakustaretoak, tailerrak, eskola magistralak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta instalazio artistikoak, horiek guztiak dira askotariko programazio baten ardatza, eta horiek guztioriek bihurtzen dute topagune La Encartada Moda, hau da, diziplinen, belaunaldien eta modaren etorkizuneko ikuspegien topagune.

10:00etatik 22:30era, bertaratuek La Encartada Fabrika - Museoaren inguruneaz gozatu ahal izango dute, egun osoan zeharreko musikaldietan, jaki-autoetan, eta modari lotutako jardueretan.

Desfileetara, tailerrera, eskola magistralera, hitzaldira eta mahai-ingurura joateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, www.laencartadamoda.eus webgunean. Jarduerak doakoak dira, bi hauek izan ezik: Paradoxe Parisek emandako tailerra (20 €) eta María Cléren eskola magistrala (10 €).

EGITARAUA

10:00-13:00: Paradoxe Paris tailerra, denim-a arterako eta berrikuntzarako mihise gisa

10:00-22:30: Instalazioa: Asier Quintana

10:00-22:30: Instalazioa: Curious Orange

10:00-22:30: Instalazioa: Paradoxe Paris

12:00-22:00: Showrooma

12:00-13:00: María Clé Leal-en eskola magistrala. Zentzuz, modaz, zirkulartasunez eta konpromisoz diseinatuz. Maria Clé Leal-en bidaia sortzailea

13:00-14:00: Desfileak: Desbocado Studio, Who ‘s Nia Studio, Mistress, H05

14:00-14:30: Tripak performancea

16:30-17:30: Paradoxe Paris hitzaldia, artisau-arima eta nortasun subertsiboa

17:30-18:30: Mahai-ingurua: Modan eragina murrizteko prozesuak. Moda teknologikoaren etorkizuna

19:00-21:00: Desfileak: Jnorig, Andoni Beitia, Jaione Anzola, Maison Mesa

21:00-21:30: Curious Orange performancea

21:30-22:30: Cintia Lund abeslari eta konpositorearen eta bere dj setaren emanaldia


Laburrean

Non