Networking topaketa (Tabakalera Belaunaldia): Etorkizuneko proiektuak

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Ekainak 13
  • Networking topaketa (Tabakalera Belaunaldia): Etorkizuneko proiektuak

Tabakaleraren hamargarren urteurrena dela eta, urte hauetan zehar deialdi ezberdinetan proiektuak garatu dituzten eta garatzen ari diren zinema-zuzendari guztiak bilduko dituen jardunaldi berezia egingo da ekainaren 13an (ostirala). Ospakizun hau Tabakalera Belaunaldia osatzen dutenen eta euskal ikus-entzunezko sektore osoaren arteko loturak ikusarazteko eta sendotzeko aukera izango da.

Jardunaldiak honako bi saio hauek jasoko ditu:

10:00 - Networking Topaketa: ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK

Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategia, 1. solairua.
Ikusmira Berriak – Noka – EQZE – 2deo Serieak.

Networking topaketa honetan gaur egun zentroan garatzen ari diren 15 proiektu aurkeztuko dira, hainbat deialdi eta programatan daudenak: Ikusmira Berriak, Noka, EQZE eta 2deo Serieak. Aukera paregabea izango da ekoiztetxeek euskal talentu
berria eta etorkizuneko proiektuak lehen eskutik ezagutzeko. Sinergiak sustatu eta elkarlanerako bide berriak irekitzeko pentsatutako espazioa da.

Mesedez, baieztatu zuen parte-hartzea esteka honen bidez.

12:00 - Ospakizuna: TABAKALERA BELAUNALDIA – 10. URTEURRENA

Prisma, 5. solairua.

Asteburuan zehar, ospakizunei jarraipena emango zaie zine-programa batekin, Tabakalerako belaunaldiaren ibilbidea partekatzen eta ospatzen jarraitzeko.


Laburrean

Non