BBK Bilbao Music Legends Fest 2025
BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST jaialdiak, BBK Banku Fundazioak eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Events-ek antolatuta, nazioarteko rock, blues eta soul artista handiak ekarriko ditu Bilbora. Hala, Espainian emanaldi esklusiboak egingo dituzte zenbat talde mitikok, hala nola Blue Öyster Cult eta The Dead Daisies-ek, zenbait erreferenterekin batera: Alan Parsons Live Project, Lita Ford, Samantha Fish, Eric Bibb, Errobi eta Sex Museum.
Lehenbiziko ediziotik, BBK Bilbao Music Legends Fest egitarau landua prestatzen ahalegindu da, sona handiko nazioarteko artistak eta goraka doazen proposamenak konbinatuz, eta, horrenbestez, ezinbesteko hitzordua da dagoeneko, bai zaleentzat bai kritikari espezializatuentzat. Jaialdiak formatu irisgarri, eroso eta hurbila du, eta modu aktiboan laguntzen du Bilbo kulturalki eta turistikoki dinamizatzen.
Gainera, ohi den bezala, bertoko talentua ikusarazteko, etorkizun handiko sei talderen emanaldiak izango dira esparruaren kanpoaldean kokatutako Voodoo Child agertokian: Colajets, Head Holes, Los Retros, Sonic Trash, The Cherry Boppers meet Patricia Reckless eta Ziraun. Eremu horretan aukera gastronomikoak, edatekoa eta merchandisinga egongo dira.
Ikusleek beren esperientzia planifikatu eta bi egun ahaztezin bizi ahal izateko, BBK Bilbao Music Legends Festen antolatzaileek ordutegi hau prestatu du bertaratuko direnentzat:
EKAINAK 13, OSTIRALA
Agertoki nagusia
- 18:00 Ateak irekitzea
- 18:30 SAMANTHA FISH
- 20:20 LITA FORD
- 22:10 BLUE ÖYSTER CULT
- 00:30 SEX MUSEUM
Voodoo Child agertokia (kanpoaldean)
- 19:35 COLAJETS
- 21:25 SONIC TRASH
- 23:45 HEAD HOLES
EKAINAK 14, LARUNBATA
Agertoki nagusia
- 17:30 Ateak irekitzea
- 18:00 ERIC BIBB
- 19:50 ERROBI
- 21:45 ALAN PARSONS LIVE PROJECT
- 00:00 THE DEAD DAISIES
Voodoo Child agertokia (kanpoaldean)
- 19:05 ZIRAUN
- 20:55 THE CHERRY BOPPERS meet PATRICIA RECKLESS
- 23:15 LOS RETROS
Egun baterako sarrerak eta bi egunerako bonuak jaialdiaren webgune ofizialean (www.musiclegendsfestival.com) eskuratu daitezke. Egitaraua behin betiko finkatuta eta ordutegia argitaratuta, erraztu egiten da beste urte batez musikaren eta plan kulturalen maitaleentzat ezinbestekoa izango den hitzordua antolatzea.
Esparrura iristeko, egonaldia planifikatzeko eta beste xehetasun praktiko batzuetarako informazioa jaialdiaren webguneko “Info erabilgarria” atalean lor daiteke.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko ekainaren 13(e)tik 2025(e)ko ekainaren 15(e)ra
- LekuaBilbao Arena - Miribilla
Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
Bilbao
Web - Zenbatekoa95 €
- Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda Bilbao Arena - Miribilla, Bilbao


