"Hitz elkartuak. Lotuta, marratxoarekin, bereizita?" (online)
Euskaraz, hitz berriak edo kontzeptu berriak sortzeko, bada bide oso emankor bat: hitz-elkarketa. Mekanismo horri esker, etengabe aberastu eta modernizatu ahal izan dugu gure hizkuntza. Hala ere, beti ez da erraza izaten asmatzea hitz elkartu bakoitza nola idatzi behar den. Marratxoz lotuta? Bereizita? Loturik? Marratxoa erabiltzea beti da nahitaezkoa? -a itsatsia duten hitzek letra hori galtzen dute? Ikastaro honetan, horrelako zalantzak argitzeko ahalegina egingo da.
Irakaslea: Amaia Lasheras.
Noiz: 2025eko ekainaren 11n.
Non: ZOOM plataforman.
Iraupena: 2 ordu.
Ordutegia: 16:30-18:30.
Prezioa:
- EIZIEko bazkideak: doan (baina izena eman behar da)
- Bazkide ez direnak: 30 euro
Izena emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 28a.
Ikasle-kopurua mugatua da, eta EIZIEko kideek izango dute lehentasuna.
2025eko ekainaren 3an jakinaraziko zaie eskatzaileei onartuak izan diren edo ez.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2025(e)ko Ekainak 11
- Ordutegia16:30-18:30
- Lekua - ()
- HizkuntzaEuskara
- Izen-ematea 2025(e)ko maiatzaren 20(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 28(e)ra
- Izena emateko informazioa


