Lit-Up Kongresua + Editoreen Galeusca (2025)
Euskal Editoreen Elkarteak Lit-Up europar proiektuaren biltzarra ospatuko du Donostian, Editoreen Galeusca topaketarekin batera.
Lit-Up plus Galeusca izango da.
Lit-Up plus Galeusca nazioarteko topaketa, Europar Batasunak Europa Creativa programaren bidez babestuta, ekainaren 10, 11 eta 12an egingo da. Proiektuko zortzi bazkide europarren ordezkariak izango dira bertan, baita Galeuska Editoreen elkarteetako ordezkariak ere.
- Asociación Galega de Editoras
- Associació d'Editors del País Valencià
- Associació d'Editors en Llengua Catalana
- Euskal Editoreen Elkartea
Lir-Up topaketak argitaletxeen arteko harremanak erraztea eta bitarteko sare bat sortzea du helburu, argitaletxeei eta egileei nazioartekotze prozesuan laguntzeko. Lit-Up hiru urte eta erdiko asmo handiko programa baten parte da, eta euskal argitaletxeei Europako azokak eta jaialdiak ezagutzeko eta hizkuntza gutxituetan diharduten argitaletxeen arteko harremanak ezartzeko aukera ematen die.
Bestalde, 1986az geroztik ospatzen den Editoreen Galeusca topaketaren hamahirugarren edizioa burutuko da aurten. Euskaraz, katalanez eta galizieraz argitaratzen duten argitaletxeek hizkuntzaren arazoari, larrialdi linguistikoari eta liburuen salmentei buruzko gogoeta egingo dute. Esperientzia arrakastatsuak ere partekatuko dituzte.
Topaketa hiriko hiru lekutan egingo da: Euskaltzaindiaren egoitzan, Aquariumeko auditorioan eta San Telmo museoan.
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2025(e)ko ekainaren 10(e)tik 2025(e)ko ekainaren 12(e)ra
- LekuaEuskaltzaindiaren egoitza, Aquariumeko auditoriuma eta San Telmo museoa - Donostia / San Sebastián ()


