Bitxiak Ekaina 2025 - "Euzkadi" taldearen txandaleko jaka
Espainiako Gerra Zibilean, euskal selekzioak, "Euzkadi" izenarekin ezaguna zenak, nazioarteko bira garrantzitsu bati ekin zion, dirua biltzeko eta kausa errepublikarra babesteko helburuarekin. Une horretan, SESBek aktiboki babesten zuen errepublikanoen taldea, armamentua eta hegazkinak bidaliz, eta gogotsu hartu zuen euskal selekzioa hainbat herrialdetan zehar egindako bidaian, Frantzia, Txekoslovakia, Polonia eta Errusia (SESB) barne.
Errusian, bost partida jokatu zituzten, eta hiru garaipen, berdinketa bat eta porrot bat lortu zituzten. Partidak oso ondo hartu zituzten, eta selekzioa aparteko errespetuz tratatu zuten, hein batean SESBen laguntzari esker, futbolariak heroi nazionaltzat jotzen baitzituen. Bisita oso hunkigarria izan zen, bereziki jokalariek Moskun errefuxiatutako euskal haur talde bat bisitatu zutenean, zale handiak zirenak eta futbolariengan haien idoloak ikusten zituztenak.
Euzkadiko selekzioak arrasto garrantzitsua utzi zuen Errusian, ez bakarrik bere kalitate futbolistagatik —Moskuko Lokomotivi jipoitutako partiduak (0-5) eta Dinamori irabazitakoa (0-1), besteak beste—, baita bere eragin kultural eta politikoagatik ere. Jokalariek, futbol azkar, dinamiko, tekniko eta taktikoarekin, teknikak irakatsi zizkieten sobietarrei eta futbolaren garapenean lagundu zuten SESBen.
Gregorio Blasco, Rafael Egusquiza, Jose Iraragorri, Isidro Lángara eta beste hainbat futbolari ezagunek osatzen zuten taldea, Perico Vallana entrenatzailearen gidaritzapean. Jokalari hauen presentzia, horietako asko Errepublika garaian Espainiako selekzioarekin internazionalak zirenak, kausa indartzeko eta euskal herriaren erresistentzia erakusteko aukera bezala ikusi zuten.
Euzkadik Errusiara egin zuen bidaia alderdi batzuk baino askoz gehiago izan zen; babes politiko eta ekonomikoa lortzeko estrategia izan zen, eta garai zailetan euskal herriaren duintasuna eta talentua erakusteko. SESBen jaso zuten ongietorri beroak eta errekonozimenduak errepublikaren kausari nazioarteak emandako babesa eta futbolak propagandarako eta batasunerako tresna gisa duen garrantzia islatu zuten.
Patrick de la Sota Mac Mahonek dohaintzan emana
Data: 1937ko ekaina.
Erregistro zenbakia: 93/0058
Neurriak: bizkarraren zabalera: 44 cm x bularraren ingurua: 123 cm x altuera: 71 zm x mahukaren luzera: 46 zm
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko ekainaren 10(e)tik 2025(e)ko ekainaren 30(e)ra
- OrdutegiaAstelehen, astearte, ostegun esta ostiraletan 10:00 - 14:00 / Asteazkenetan 10:00 - 19:00
- LekuaEuskal Abertzaletasunaren Museoa
Ibáñez de Bilbao, 16 (Sabin Etxea)
Bilbao
Web - HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Bilbao


