Ziburuko liburu eta disko azoka 2025

Ziburu 2025(e)ko Ekainak 7
  • Ziburuko liburu eta disko azoka 2025

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren seigarren edizioa ekainaren 7an izango da, Lapurdiko kostaldeko herrian. "Euskaraz bagara" lelopean, Aurelia Arkotxa poeta, ikertzaile, irakasle eta euskaltzain osoa omenduko du kultur hitzorduak.

Guztira, 43 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle izango dira 120 metro koadroko eremuan, iaz baino lau gehiago.

Lehen ekitaldia, Arkotxak jasoko duen omenaldia, 10:00etan izango da, eta bertso eta marrazki saioa, rol jokoak, liburu aurkezpenak (Garbiñe Ubeda, Celine Mounole, Joxe Auxtin Arrieta, Ainhoa Urien), ipuin kontaketak eta kontzertuak izango dira gero: Ekhi Lambert, Sara Zozaya, Madame Birrots eta Esanezin.  

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2025(e)ko Ekainak 7
  • Ordutegia10:00
  • LekuaPlaza
    Ziburu
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Ziburu

Non