Andoaingo Rock Jaialdia 2025

Andoain 2025(e)ko Ekainak 7
  • Andoaingo Rock Jaialdia 2025

Andoaingo 2025eko Rock jaialdia ekainaren 7an ospatuko da. 

Eguerditik aurrera, Aperitif saioko emanaldiez gozatu ahal izango duzu, Zumea plazan (Rukula 12:00etan), Plaza Morean (Gori Gori 13:00etan) eta Goikoplazan (Marte Lasarte 14:00etan). Horrez gain, arrats-beherako kontzertua izango da Goikoplazan (Melenas DJ Set 15:00etan) eta, nola ez ba, 18.00etan hasita goizaldeko 02:00ak arte, 6 talde Nafarroa plazan: EZEZEZ (18:00etan), Amor Líquido (19:05ean), Holiday Ghosts (20:10ean), The Black Wizards (21:50ean), Dummy (23:05ean) eta A Place To Bury Strangers (00:30ean).

AEBetako 2 talde, Europako 3 talde eta Euskal Herriko 4 talde; denetara 9 taldek osatuko dute ekainaren 7an, larunbatarekin, Andoaingo Rock Jaialdiaren doako 17. edizioa. Gure apustua izan da, beste behin ere, musika generoen nahasketaren alde egitea, gazteei begirako egitarau anitza osatuz, hori baitugu konpromisoa.

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko Ekainak 7
  • LekuaNafarroa Plaza
    Andoain
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Andoain

Non