Mintza Lagun Diálogos: "¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?"
KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:
¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?
Aspalditik, gizarterako berrikuntza-aukerak proposatzen zituzten fikzio utopikoek munduaren suntsipena edo ikuspegi katastrofikoak proposatzen dituzten filmei eta liburuei bidea eman diete. Irudimena itxaropenik gabe geratu al da? Nola leheneratu liteke egoera hori? Agian ez dugu leheneratu nahi.
Laura Fernández (1981) kultura-kazetaria eta idazlea da. Haren azken eleberriak, La señora Potter no es exactamente Santa Claus izenekoak, El Ojo Crítico saria eta narratibako Finestres saria irabazi zituen.
Desirée de Fez (1977) fantasiazko eta beldurrezko zineman espezializatutako zinema-kritikaria da. Zutabegile aritzen da El Periódico egunkarian, Katalunia-Sitgeseko Cinema Fantàstic nazioarteko jaialdian programatzailea da, eta Reinas del grito liburu eta podcastaren egilea ere bada.
Partaideak: Laura Fernández, Desirée de Fez; Gonzalo Torné.
(Hizkuntza: gaztelania, euskaraz entzuteko itzulpenarekin)
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Ekainak 5
- Ordutegia19:00
- LekuaKMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua), Donostia / San Sebastián


