Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia 2025: "Prohibido Envejecer"

Galdakao 2025(e)ko Ekainak 5
  • Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia 2025: "Prohibido Envejecer"

Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldiak urteurren biribila ospatuko du aurten, XXV. edizioko oholtzaratzearekin batera. 25 urte eman ditu arte eszenikoen arloko talde independenteei beren lanak eszenara eramateko aukera ematen, galdakoztarrak horiekin goza dezaten. Ekimena datorren asteartetik, maiatzak 27, ostegunera arte, ekainak 5, izango da Torrezabal Kultur Etxean.

Bi hamarkada baino gehiagoz, hainbat artistek osatu dute jardunaldi hauen programazioa. Horien artean, Galdarra CEPA Galdakao HHI eta Aztiak konpainiak, aurten ere ekimenean parte hartuko duten ezagun zaharrak. Kartela Torrezabaleko Tailer Feministak eta Bilboko Totum Teatro talde gonbidatuak osatzen dute.

Galdakoztarren artean harrera ona duen ekimena da erakustaldia. Arte eszenikoen zaletuak direnek zein ez direnek, urtero aitortzen dute artisten lana. Izan ere, haiek emozio handiz prestatzen dituzte obrak, euren aktore dohainak erakusteko aukera paregabea ere baita.

Ongintzako sarrera

Ohi bezala, Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldiak ere helburu solidarioa du. Ildo horretan, gogorarazi behar da sarrera ongintzarako dela eta, aurten, salmentekin bildutako dirua OSI Dando Pasos elkarteari bideratuko zaio. Horrek laguntza eta terapia txakurrak trebatzen ditu desgaitasun fisikoak edo intelektualak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Kasu honetan, zehazki, lortutakoa Roxyren heziketan inbertituko da, Galdakaoko pertsona baten laguntza txakurra.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Udalaren webgunean eta Torrezabaleko leihatilan, 3 euroko prezioan. Era berean, ‘0 ilara’ bat egongo da, antzerkiak ikustera joan ez arren dohaintzak egin nahi dituztenentzat.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie artista eta herritar guztiei euren urteroko inplikazioagatik, eta galdakoztar  guztiak animatzen ditu antzerkiarekin duten hitzordu zirraragarri honetara hurbiltzera.

Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren XXV. Erakustaldiaren egitarau osoa honako hau da:

  • Maiatzak 27, asteartea, 19:00

‘La Enferma’, AZTIAK

Moliereren ‘Irudimenezko gaixoa’ obraren bertsio librea. 

Luciak gaixorik dagoela uste du eta Inmaculada izeneko botikari baten eskuetan jartzen da. Azken honek, Luciak bere aholkuak jarraitzea nahi du nahiz eta hauek aspaldikoak eta kaltegarriak izan. Bere ahizpa, Rita, Luciak Inmaculadaren aginduak alde batera utz ditzan saiatuko da, bere diru-onurako baino ez baitu bilatzen. Horretarako, azpijokoan ibili, laguntza eskatu eta istorioak asmatuko ditu.

Egilea: Javi Liñera

Antzezleak: Altami Torres, Begoña Ibáñez, Virtudes Nogales

Zuzendaritza: Álvaro Manríquez

 

  • Maiatzak 30, ostirala, 19:30

‘Pensar en Alto’, TOTUM TEATRO

Obra hau errezital bat da. Bidaia poetiko-ludikoa, askotan zentzugabea, burutik pasatzen zaizkigun gauzei buruzkoa. Eszenara eramandako antzerkia jatea. Hor ez da ezer. Gugan bizi diren eta mugiarazten gaituzten ideiak. Kontrako eztarritik sartzen zaizkigun eta itotzen gaituzten gogoetak. Gutxien espero dugunean uluka eztanda egiten duten hausnarketak. Hamaikatxo kontraesan akordeoi baten erritmora. Gorputza eta burua ez baitoaz beti eskutik.

Antzezleak / Intérpretes: Elisa Marañón, Luz Mundiñano, Mª Carmen Martínez, Mª Carmen Villegas

Zuzendaritza: Sol Magunagoikoetxea

Ikus-entzunezkoak: Gorka Etxeandia

Soinujolea: Garazi Navas

 

  • Ekainak 3, asteartea, 19:00

          1.- ‘Bingoren Bila’, GALDARRA CEPA GALDAKAO HHI

Egoitza bateko jubilatu aspertuen talde batek faltan botatzen ditu beren urte gazteak, non jarduera ez oso zilegiak egiten zituzten. Monotoniatik ihes egiteko, beren errutina irauli eta berriro ekintzara itzultzea erabakiko dute.

Egileak: Gaizka Rofríguez, Urtzi Santamaría

Egokitzapena eta itzulpena: EPA Galdarra Antzerki Taldea

Antzezleak: Maribi Bilbao, Josune Linaza, Mª Carmen Álvarez, Maribi Altuna, Maritxu Cruz, Josune Etxeandia

 

          2.- ‘Estrategia Justificada’, GALDARRA CEPA GALDAKAO HHI

Ezkondutako bikote batek desilusionatu batek, bizitza triste eta monotonoa daramatako, erabaki sendo bat hartzen du bizitzaren gorabeherek kendutako alaitasuna berreskuratzeko.

Egilea: Consuelo Prieto

Antzezleak: Piedad Ruiz, Jon Astui, Nina Parada, Mª Cruz Cuesta, Consuelo Prieto, María Muñoz, Loli Ruiz, Pili Monreal, Mª Carmen Rodríguez

Zuzendaritza: Sandra Tejero

 

  • Ekainak 5, ostegnua, 19:00

‘Prohibido Envejecer’, GRUPO DE TEATRO FEMINISTA DE TORREZABAL

Antzerki lan honek umorez, ironiaz eta emozioz esploratzen ditu emakumeei ezarri zaizkien agindu sozialak denboraren joanari dagokionez. Eszena koralak, judizio absurdoak, eldarniozko publizitateak eta familia-kontakizunak, eta horien bidez, ikuskizunaren salaketa: nola zigortzen dituen gizarteak aske zahartzen diren emakumeak. Errebeldia, duintasuna eta bizipoza, edozein adinetan. 

Egilea: Sorkuntza kolektiboa / Creación colectiva

Antzezleak: Anuska Sánchez, Mari Carmen Urzelai, Ainhoa Santamaría, Yolanda Garro, Luci Garzón, Mariángeles G. Tito

Jantziak: Sorkuntza kolektiboa / Creación colectiva

Zuzendaritza: Haizea Aguila Mínguez

galdakao.eus/

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaGRUPO DE TEATRO FEMINISTA DE TORREZABAL
  • Data 2025(e)ko Ekainak 5
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTorrezabal Kultur Etxea
    Lehendakari Agirre Plaza, z/g
    Galdakao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao

Non