Caostica 2025: "Kemonito: la última caída" + Teresa de Miguel eta Kemonitorekin

Bilbao 2025(e)ko Ekainak 3
  • Caostica 2025: "Kemonito: la última caída" + Teresa de Miguel eta Kemonitorekin

Caostica 2025 - Nazioarteko Bideoklip eta Film Laburren Jaialdiaren barne.

Kemonito: La última caída film labur dokumental mexikarra da, eta Instituto Mexicano de Cinematografía (IMCINE) erakundearen babesa jaso zuen ekoizpenerako eta postprodukziorako.

Film laburra Kemonitoren maskararen atzean ezkutatzen den pertsonaren erretratu intimoa da. Kemonito neurri baxuko borrokalaria da, eta Borroka Librearen Munduko Kontseiluko (CMLL) maskota ofizial ospetsua antzezten du.

Mexikoko Arenatik pertsonaiaren etxe xumeraino, bi urtez filmatutako lana.

Sinopsia: 

Kemonitok, Borroka Librearen Munduko Kontseiluko maskota ospetsuak, urteak daramatza erretiratu nahian, gero eta lesio gehiago dituelako, baina bere egorea ekonomiko zailak galarazten dio.

Ringetik jaisten den egunean, bere familia aurrera ateratzeko erabiltzen duen diru-iturri bakarra desagertuko da. Gurpil-aulki batek bultzatzen du Arenaraino ostiralero, baina badaki bere gorputzak ez duela askoz gehiago jasango.

Teresa de Miguel Mexiko Hirian bizi den kazetari eta dokumentalista espainiarra da.

Bere opera prima, «Kemonito: La última caída» film labur dokumentala, Instituto Mexicano de Cinematografía (IMCINE) erakundearen ekoizpen eta postprodukzioarentzako laguntza jaso zuen. Era berea, San Diego Latino Film Festival-en eta Cartagena de Indiasko Nazioarteko Zinemaldian hautatua izan zen.

El País edo The Associated Press bezalako hedabideetarako egin dituen lana zabalak direla medio, Gabriel García Márquez, Digital Media Latam eta Overseas Press Club sariak jaso ditu.

Jesús Juárez Rosales (Guadalajara, Jalisco, 1967ko uztailaren 3a), KeMonito izenaz ezaguna, mexikar borroka libreko managerra da. Borroka Libreko Munduko Kontseilua (Consejo Mundial de Lucha Libre, CMLL) enpresarentzat lan egiteagatik da ezaguna. Bere pertsonaia, KeMonito, Mexikoko borroka aske profesionalerako ikono bihurtu zen. Azken izen hau erabili aurretik, Alushe izan zen, Tinieblas borrokalariaren managerra, eta Duende Maya eta El Centavito bezala ere aurkeztu zen.

Borroka libretik kanpo, telebistako saio batzuetan parte hartu du, hala nola Las Aventuras de Capulina, Odisea Burbujas eta Incógnito saioetan, eta Grupo Bimbo eta Netflix konpainiekin ere kolaboratu du.

2023an, Kemonito: La última caída film labur autobiografikoaren protagonista izan zen.

 

caostica.com

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2025(e)ko Ekainak 3
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Bilborock, Bilbao

Non