ODOLKIDEAK 50 URTE 1975-2025 Erakusketa

Gernika-Lumo 2025(e)ko ekainaren 2(e)tik 2025(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • ODOLKIDEAK 50 URTE 1975-2025 Erakusketa

Kultur Etxeko Elai Alai areto txikian egongo da bagila-ekainaren 2tik 20ra. Artxiboa aztertu eta esanguratsuena hartu gura izan dogu: kartelak, zaharrenetatik gaurkoetara; omenaldien argazkiak 20/25eko Gernikan egindako guztiak; 40/50ekoak Bizkaian egindakoak; eta beste batzuk 60/75ekoak eta 75/100ekoak be ahaleginez sartu doguz ahalik danak; emoileen karnetak; bertoko emoileen argazkiak (artxibokoak eta 2025eko marti-apirilekoak) odola emoten dagozala, datuak…

Erakusketa hau emoileen interes berezikoa izango dala uste dau Odolkideak alkarteak, baina publiko orokorrari be dei egiten deutsagu erakusketa ikusten joateko.

2025-06-13 XI. OMENALDIA 19:00 Elai Alai aretoa

Odol-emoilearen Mundu Mailako Egunaren bezperan egingo da GERNIKALDEKO ODOL-EMOILEAREN EGUNA, eta bertan 20/25 bider baino gehiagotan odola emondako 88 pertsonari eta 75/100etik gorako 15 ohorezko emoileri egingo jake omenaldia, oraingoa XI. OMENALDIA. Bide batez, une aproposa da jarduera altruista horrengatik eskerrak emoteko emoile guztiei.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko ekainaren 2(e)tik 2025(e)ko ekainaren 20(e)ra
  • LekuaElai-Alai Aretoa
    Foru Plaza, 2
    Gernika-Lumo
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Elai-Alai Aretoa, Gernika-Lumo

Non