"Musikaz Blai" 2025 - Gorbeialdeko Musika Topaketa
Igande honetan, ekainak 1, Gorbeialdea Musikaz Blai ekitaldiaren edizio berri bat egingo da, oraingoan Ondategin eta 10:15etik 15:00ak arte izango da.
10:30ean ongietorria eta aurkezpena izango dira.
Horren ostean, 10:45ean, honako taldeen emanaldiak izango dira kultura etxean: Aramaio Musika Etxea, Urkabustaizko Musika Eskola, Zigoitiko Musika Eskola eta Zuiako Musika Eskola.
Jarraian, 12:30ean, musika eskola eta musika taldeek emanaldiak kalean egingo dituzte.
Eta, bukatzeko, 14:30ean, zozketa eta oparien banaketa egingo da.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko Ekainak 1
- LekuaOndategi
Zigoitia - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Zigoitia


