Eskola Antzerkiaren Urteroko Gala 2025

Bilbao 2025(e)ko Ekainak 1
  • Eskola Antzerkiaren Urteroko Gala 2025

Arriaga Antzokiak Eskola Antzerkiaren Urteroko XXVIII. Gala hartuko du igandean, ekainak 1. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta edizio honetako muntaia irabazleak ikusi ahal izango dira.

Bilboko Udalak 1995. urtetik bultzatzen du Bilboko ikastetxeen artean lehiaketa hau, haurren artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuarekin.

? Ekitaldiaren egunean Arriaga Antzokiko leihatiletan erreserbatutako gonbidapen kupo bat egongo da publiko orokorrari zuzenduta.

Hauek dira edizio honetan hautatutako zazpi muntaiak:

  • TXURDINAGA BEHEKOA INSTITUTUA: Lan eszeniko orokor onena - “Azken asteburua challenge”
  • VDA. EPALZA ESKOLA: Proposamen eszenikorik originalena: - “Maitasunaren hazia”
  • IBARREKOLANDA INSTITUTUA: Obraren alderdi teknikoak hobeto konpontzea - “Metropolis”
  • ELLACURIA ZURBARAN ESKOLA: Antzerki, dantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoren modalitateak berreskuratzeko lan onena - “Ez nago bakarrik”
  • AVE MARIA IKASTETXEA: Lehen hezkuntzako lanik onena - “Mucha mierda”
  • ESCLAVAS FÁTIMA IKASTETXEA: Bigarren hezkuntzako lanik onena - “Páginas de dolor”
  • VDA.EPALZA ESKOLA: Epaimahaiak izendatutako accesit saria – “Misterioa tren bidaian”

Zazpi proposamen horiek 300 euroko saria jasoko dute eskudirutan. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten guztiek laguntza ekonomikoa jasoko dute egindako lanagatik, baita diploma bat ere.

Eskola-antzerkiaren Lehiaketa eskola-umeak protagonista dituzten antzezpen, egokitzapen edo sorkuntza propioen erakusketa bat da. Edizio honetan, 8 eta 17 urte bitarteko 365 ikaslek hartu dute parte, Bilboko 11 ikastetxe publiko eta pribatutako 20 antzerki-taldetakoak.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2025(e)ko Ekainak 1
  • Ordutegia18:00
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non