Udaberri Festa 2025 (Basauri)

Basauri 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • Udaberri Festa 2025 (Basauri)

Maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1ean, aire zabaleko agertoki erraldoi bihurtuko da Basauri, askotariko kultura-jarduerekinUdaberri Festa ospatuko da, Basauriko Udalaren ekimen berria, zeina urtero egingo baita, data hauetan.

Maiatzaren 30ean (ostirala) hasiko da Udaberri Festa, 21:30ean, Mirari talde nafarrarekin, Arizgoitiko plazan. Eta, jarraian, beste kontzertu bat egongo da: Süne abeslari euskaldun gaztearena (22:30).

Hurrengo egunean, maiatzaren 31n (larunbata), 12:00etan, Solobarria plazan, Laser Tag lehiaketa egongo da: talde biren arteko borroka irudikatzen duen jokoa, infragorriak erabiltzen dituena eta 10 eta 18 urteko haur eta gazteei zuzenduta dagoena. Arratsaldez, RocKalean ikuskizunak musikaz beteko ditu herriko zenbait toki, 19:00etatik aurrera; eta, gero, 21:30ean, Pozokoetxeko behin-behineko parkeanopera-ikuskizuna egongo da: "Errege-karroza". Bi ekitaldiak Ibaiganeko Kultur Etxearen 50. urteurrena dela eta antolatu dira.

Gazteenentzako proposamena ere egongo da, larunbat arratsaldeanGazteguneko Udaberri Festa. Social Antzokian izango da, 19:00etan. Eta, gaueanOihan Vega DJa egongo da Arizgoitiko plazan (21:00), eta, jarraian, erromeriaOxabi taldearekin.

Ekainaren 1eko egitaraua 12:00etan hasiko da, ZirtZarteko banden entzunaldiarekin, Arizgoitiko plazan. Horren ostean, 13:00etan, Mario Eznok antzerki-emanaldia eskainiko du: "Manolo Bolañoren abenturak", Solobarria Plazan.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • LekuaArizgoitiko Plaza

    Basauri
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Arizgoitiko Plaza, Basauri

Non