"Tu ciudad se llena de pianos" (Bilbo - maiatzak 30)
Maiatzaren 30ean Tu ciudad se llena de pianos (Zure hiria pianoz betetzen da) ekimena burutuko da Bilbon, hiriko hainbat puntutan zortzi piano jarriz kaleak musikaz betetzeko.
Pianoak Santiago katedraleko atarian, Plaza Berrian, Arriaga Antzokiko plazan, Pedro Ibarretxe kalean (epaitegiak), Arbieto/Diputazioan, Arriquibar plazan (Azkuna Zentroaren aurrean), terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen monumentuan (Mazarredo zumarkalea 69) eta Guggenheim Bilbao Museoan egongo dira.
Zortzi pianoak 11:00etatik 20:00etara egongo dira eskuragarri, nahi duenak jo ditzan. Proiektu honek musikaren dibulgazioa eta praktika unibertsala sustatu nahi ditu, herritarren parte-hartzearen bidez
Occident Fundazioak eta Maria Canals Nazioarteko Lehiaketak bultzatutako proiektua da, eta Bilboko Udalaren, Guggenheim Museoaren, Alondegiaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) babesa du.

Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Maiatzak 30
- Ordutegia11:00 - 20:00
- LekuaBilbao
- ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Bilbao