Miramar Gauak 2025: Rulo y la Contrabanda + Valeria Castro + Gari + Las Migas
2025eko Miramar Gauak jaialdiaren barne.
- Kontxa agertokia: GARI + Las Migas
- Jauregia agertokia: Rulo y la Contrabanda + Valeria Castro
Miramar Gauak jaialdia aurten ere egingo dute Donostian, iazko edizio gorabeheratsuaren ondoren (euriak hainbat kontzertu egitea eragotzi zuen). Maiatzaren 29, 30 eta 31n egingo dituzte kontzertuak begiratoki paregabe honetan.
Lehen gauean, maiatzaren 29an, Rulo y la Contrabandak, Valeria Castrok, Garik eta Las Migasek joko dute; bigarrenean, maiatzaren 30ekoan, Mikel Izalen, Rita Payesen, Leo Rizzo, Kukai dantza konpainiaren eta Alex del Tororen txanda izango da; eta maiatzaren 31n Gorka Urbizuk, Siloek, Marenek, Valérie Ékoumek eta Lamia Marik izango dute jaialdia ixteko ardura.
Hiru eguneko bonuak 132 euroan salgai daude, eta gaualdi bakoitzeko sarrerak 58,30 euroan.
- Kontxa agertokia: jauregiaren aldean egongo da, badiaren gainean, eta bertan musikaz gozatu ahal izango da, eguzkia itsaso gainera erortzen dela ikusiz. Bertan egingo diren emanaldiak Las Migas eta GARI (maiatzak 29), Leo Rizzi eta Kukai Dantza (maiatzak 30) eta Valerié Ekoumé eta Maren (maiatzak 31) izango dira.
- Jauregia agertokia: neurri handiagoko eszenatoki hau Miramar Jauregiaren atzealdean egongo da eta asmo handiko eszenaratzea izango du. Besteak beste, Rulo y la Contrabanda eta Valeria Castro (maiatzaren 29an), Mikel Izal eta Rita Payés (maiatzaren 30ean) eta Gorka Urbizu eta Siloé (maiatzaren 31n) izango dira bertan.
ORDUTEGIAK:
Maiatzak 29
- 18:30 Ate irekiera
- 19:00 Las Migas
- 19:45 Valeria Castro
- 20:45 Gari
- 21:30 Rulo y La Contrabanda
Maiatzak 30
- 18:30 Ate irekiera
- 19:00 Leo Rizzi
- 19:45 Rita Payés
- 21:00 Kukai Dantza
- 21:30 Mikel Izal
- 23:00 Alex Del Toro
Maiatzak 31
- 18:30 Ate irekiera
- 19:00 Valérie Ékoumé
- 19:45 Siloé
- 20:45 Maren
- 21:30 Gorka Urbizu
- 23:00 Lamia Mari
RULO Y LA CONTRABANDA
VALERIA CASTRO
GARI
LAS MIGAS
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2025(e)ko Maiatzak 29
- Ordutegia19:00
- LekuaMiramar Jauregia
Mirakontxa Pasealekua, 48
Donostia / San Sebastián
Web - Zenbatekoa58,30 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián


