Bilboko Liburu Azoka 2025: egitaraua

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko ekainaren 8(e)ra
  • Bilboko Liburu Azoka 2025: egitaraua
  • Bilboko Liburu Azoka 2025: egitaraua

2025eko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 30etik ekainaren 8ra egingo da Areatzan.Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 55. edizioa izango da aurtengoa. Egitarau zabala eta anitza izango du, eta ospe handiko autoreek parte hartuko dute.

Edizio honetan, Areatza pasealekuan banatutako 56 etxolak azken argitalpen-nobedadeak hartuko dituzte 10 egunez, baita aurkezpenak eta bestelako literatura-ekitaldiak ere, non liburuak eta horien egileak protagonista izango diren. Gainera, sarrera gisa, maiatzaren 29an Zilarrezko Luma Sariak emango zaizkie Dolores Redondo, Miren Agur Meabe eta Mircea Cärtärescuri.

Aurtengo nobedadeen artean, Kutxabank Atea Saria nabarmentzen da; aurten, Eduardo Mendoza – 2025eko Asturiasko Printzesa Saria – eta Katixa Agirre izango dira saridunak.

Bestalde, Areatzan egingo diren jarduerekin batera, Udalak literatur aurkezpenak eta kultur proposamen paralelo gehiago antolatu ditu Bidebarrieta Kulturgunean. Hain zuzen ere, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak hamar aurkezpen eta literatur hitzordu hartuko ditu maiatzaren 27tik ekainaren 9ra, Areatza pasealekuan dagoen Liburu Azokaren esparruan.

Udal Areto Nagusiko topaketak 19:00etan izango dira eta gonbidapenak aldez aurretik erreserbatu beharko dira www.bilbaokultura.eus webgunean.

Hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte: Nazareth Castellanosen "El puente donde habititan las mariposas" maiatzaren 27an, asteartea; duela gutxi Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso duen Eduardo Mendozaren "Tres enigmas para la organización" maiatzaren 30ean, ostirala; Manuela Carmenaren "Imaginación la vida" ekainaren 2an, astelehena (bertan behera); Juan José Millásen "Ese imbécil va a escribir una novela" ekainaren 3an, asteartea; Fernando León de Aranoaren "Leonera" ekainaren 4an, asteazkena. Aurkezpen literarioen zikloa amaitzeko, Guillermo Arriagak "El hombre" aurkeztuko du ekainaren 9an, astelehena.

Bidebarrietako Liburutegian Literaturarekin egindako topaketa hauek egileen arteko hiru elkarrizketekin eta "Begiradak" zikloaren barruko topaketa batekin osatuko dira. Maiatzaren 28an, asteazkena, César Pérez Gellida eta Dolores Redondok mystic noir-ari buruz hausnartuko dute; maiatzaren 29an, osteguna, Mircea Cere eta Luisa Etxenikek beren azken eleberriak, "Theodoros" eta "Cuerdas", alderatuko dituzte; ekainaren 5ean, osteguna, Juan Cruz Ruiz eta David Uclések "Secreto y pasión de la literatura" eta "La península de las casas vacías", beren lanei buruz hitz egingo dute; eta ekainaren 6an, ostirala, Clara Usón eta Eider Rodríguez izango dira "Miradas: Errenderitik" topaketaren protagonistak, Idoia Jauregik moderatua.

Bidebarrieta Kulturgunean egingo diren hitzorduez gain, Udalak bi etxola izango ditu Areatza Pasealekuko Liburu Azokan: batean, udal argitalpenak egongo dira salgai, eta, bestean, Bilboko Udal Liburutegien Sareak Fondo Bilbao liburu erakusketa jarriko du. Bertan, 2023 eta 2024 bitartean Hiribilduari buruz bilbotarrek eta/edo hiriko argitaletxeetan editatutako liburuak daude.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO PROGRAMAZIOA

  • MAIATZAK 27, ASTEARTEA
    NAZARETH CASTELLANOSEN AURKEZPENA: “EL PUENTE DONDE HABITAN LAS MARIPOSAS”
    Sara Cabrera kazetariarekin
    Liburu honetan, Nazareth Castellanosek egungo neurozientziaren gako zientifikoak deskodetu nahi ditu, profanoengana hurbiltzeko, prosa argi eta zaindu batekin. Bere orrialdeetan giza burmuinaren eta gorputzaren gainerakoaren artean dagoen harreman sakona nabarmentzen da, osasun mentala fisikaren naturaltasun berarekin zaintzeko eskatuz.

  • MAIATZAK 8, ASTEAZKENA
    “DIÁLOGO SOBRE LITERATURA Y CRIMEN: EL MYSTIC NOIR SE ENFRENTA AL GELLIDISMO EXTREMO”, CÉSAR PÉREZ GELLIDAREKIN ETA DOLORES REDONDOREKIN
    Gaur egungo eleberri beltzeko idazlerik ezagunenetako bik beren eraginei eta lanari buruz hitz egingo dute. "Baztango Trilogia" ospetsuaren egilea, bere eleberrietan arlo kriminalistiko eta forentseko zorroztasunaren aldeko apustua egiten duen sortzaile baten aurrean.

  • MAIATZAK 29, OSTEGUNA
    “THEODOROS" & "CUERDAS”, MIRCEA CARTARESCUREKIN ETA LUISA ETXENIKEREKIN
    Bi idazleek euren azken eleberriei buruz hitz egingo dute, "Theodoros" (Mircea Cere) eta "Cuerdas" (Luisa Etxenike).

  • MAIATZAK 30, OSTIRALA
    EDUARDO MENDOZAREN AURKEZPENA: “TRES ENIGMAS PARA LA ORGANIZACIÓN”
    Idoia Jauregi kazetariarekin
    Eduardo Mendoza gaztelaniazko literaturako idazle ospetsuenetako bat da eta berriki Letren Asturiasko Printzesa Saria jaso du. Bere azken eleberriak bere alderdirik barregarrienaren itzulera dakar eta narrazioan irakurleari pertsonaia talde zentzugabearekin bat egitera gonbidatzen du, suspentsearen eta algararen artean planteatzen diren hiru enigmak ebazteko.

  • EKAINAK 2, ASTELEHENA
    MANUELA CARMENAREN AURKEZPENA: “IMAGINAR LA VIDA” (BERTAN BEHERA)
    César Coca kazetariarekin
    Ezin da esan Manuela Carmenaren bizitza lasaia izan denik. Abokatu eta epaileak Madrilgo alkatetzara eraman zuen karrera politikoari ekitea erabaki zuen. Orain, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko erdibidean dauden memoriak aurkezten ditu, adimenez eta samurtasunez idatziak.

  • EKAINAK 3, ASTEARTEA
    JUAN JOSÉ MILLÁSEN AURKEZPENA: “ESE IMBÉCIL VA A ESCRIBIR UNA NOVELA”
    Sara Cabrera kazetariarekin
    Gaztelaniaz gehien irakurtzen den idazleetako bate den Juan José Millásen azken eleberriak bere obra osoa trukatuko duten gai batzuk azpimarratzen ditu: identitatea, bikoitzaren figura, fikzioaren mugak eta literaturak errealitateari forma emateko duen ahalmena.

  • EKAINAK 4, ASTEAZKENA
    FERNANDO LEÓN DE ARANOAREN AURKEZPENA: “LEONERA”
    Félix Linares kazetariarekin
    Batez ere gidoilari eta zinema-zuzendari gisa ezaguna den Fernando León de Aranoak kontakizun laburren bilduma bat argitaratu du, giza ariman inplizituki dauden kontraesanen eta errealitatearen behatzaile handia dela erakusteko.

  • EKAINAK 5, OSTEGUNA
    JUAN CRUZ RUÍZEN ETA DAVID UCLÉSEN ARTEKO ELKARRIZKETA
    David Uclésen "Etxe hutsen penintsula" nabarmenki txalotu du kritikak eta publikoaren errekonozimendua ere jaso du. Autore gazte baten maisulana da eta literaturari buruzko gogoetak partekatuko ditu Juan Cruz Ruiz "Secreto y pasión de la literatura" lanaren arduradunarekin, azken hamarkadetako narratiba hispanoamerikarreko ezinbesteko autore sail luze baten erdigune.

  • EKAINAK 6, OSTIRALA
    BEGIRADAK ELKARRIZKETA: ERRENDERITIK, CLARA USÓN ETA EIDER RODRÍGUEZEKIN
    Idoia Jauregik aurkeztua
    Clara Usónek ibilbide literario luzea du eta besteak beste, Kritikaren Sari Nazionala jaso zuen 2013an. Eider Rodriguezekin gogoetak partekatuko ditu, bere ibilbidean genero ezberdinak garatu baititu, ipuina, saiakera, genero epistolarra, haur literatura eta komikia.

  • EKAINAK 9, ASTELEHENA
    GUILLERMO ARRIAGAREN AURKEZPENA: “EL HOMBRE”
    Sara Cabrera kazetariarekin
    Idazle mexikar polifazetiko hau gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria da. Batez ere "Amores perros", "21 gramos" edo "Babel" bezalako filmen gidoien arduraduna izateagatik da ezaguna. 2020an Alfaguara Eleberri Saria ere jaso zuen. Bere azken liburuan aberastasun handien jatorrian dagoen neurrigabeko anbizioaren kontaketa jorratzen du.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

 

Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

 

 

bilbao.eus/

Laburrean

Non