Arabako Plazetan 2025: "De algodón y caucho"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Maiatzak 30
  • Arabako Plazetan 2025: "De algodón y caucho"

2025eko Arabako Plazetan zirkuituaren barruan.

Arabako Plazetan Kaleko Arteen Zirkuituak seigarren edizioa hasiko du datorren ostiralean, maiatzak 30, Gasteizen.

Hasiera Mala Brigo konpainiak emango dio, "De algodón y caucho" zirku garaikideko ikuskizunarekin.

Emanaldi hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” seigarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da hau. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita.

EKO - Pyrénées de cirque proiektuaren esparruan programatutako ikuskizuna.

Ikuskizunak landa-unibertso batean murgiltzen gaitu. Bi artista, eszenaren erdian dagoen haga txinatar bat, dantza, porte akrobatikoak eta soka leuna. Giro poetikoa eta eszenografia araztua. Iraganean landan lan egiteko erabiltzen ziren kapazu pila bat, orain istorio honen zerbitzura daudenak.

Gure gorputzek kapazu erritmoan egindako lanaz hitz egingo dute, dantzarekin eta maskaren magiarekin nahastuz. Gure amonek landan nola lan egingo zuten gogoratuko dugu, eta haserretu egingo gara, oiloak beti persona berberek lapurtzen dizkigutelako. Utziguzue kontatzen nazkatuta gaudela hainbeste oilo lapurretaz! Amorruak eta indarkeriak eraginda, bultzatu egiten zaitut, heldu, zapaldu, askatu. Baina norenganako amorrua? Itxaron, eman eskua, elkarrekin bi baino gehiago baikara.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCompañía Mala Brigo
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 30
  • Ordutegia19:00
  • LekuaProbintzia Plaza

    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Probintzia Plaza, Vitoria-Gasteiz

Non