Musikaz Blai 2025 (Trintxerpe)

Pasaia 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • Musikaz Blai 2025 (Trintxerpe)

Musikaz Blairen XVI. edizioa proposamen sendo bat berresteko asmoarekin dator: musika eta dantza herritarrengana hurbiltzea, adierazpen artistiko horiek ezohiko espazio publikoetara eramanez. Ekitaldia maiatzaren 29tik ekainaren 1era egingo da, eta helburu nagusia da Trintxerpe dinamizatzea, kaleak agertoki bizi eta parte-hartzaile bihurtuz, Serafin Esnaola plaza jardueraren gune nagusia izanik.

Lau egunetan barrutiko hainbat espaziok programazio zabala hartuko dute: emanaldiak, kalejirak, lehiaketak eta kontzertuak, kultura herritar guztiei hurbiltzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

Maiatzak 29

  • 12:00etan, Serafin Esnaola plazan, Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolako taldeek hartuko dute parte: Euskal Dantza Taldea, Banda Txikia, Gaita Galegoko ikasleen taldea eta perkusio taldea, besteak beste.

Maiatzak 30

  • 18:00etan plazan bertan, Musika Modernoaren eta Konboen Jaialdia izango da, eskolako P.M.K eta Octopus taldeen partaidetzarekin, musika modernoaren aniztasunaren erakusgarri.

Maiatzak 31

  • Ekitaldiak 12:00etan hasiko dira, Trikitixa eta Panderoko ikasleen kalejira batekin.
  • 13:00etan, Illunbe Bandak kontzertua eskainiko du Serafin Esnaola plazan.
  • 18:00etan, Gipuzkoako Dantza Solteko Haurren Lehiaketaren 69. edizioa egingo da, eta 16 urtetik beherako zortzi bikotek hartuko dute parte: Fandangoa eta Arin Arina dantzatuko dutem Illumbe Txistulari Bandak lagunduta. Interpretazioen balorazioa Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatutako adituez osatutako epaimahai batek egingo du. 
  • 20:00etan amaituko da, Illumbe Akordeoi Orkestraren kontzertu batekin, plazan bertan.

Ekainak 1, Euskal Herriko Musika Eskoletako Txistularien Alarde tradizionala 

  • 12:00etan Euskadi Etobidean barrena kalejira
  • 12:30ean alardea izango da Serafin Esnaola plazan. Pasaia, Hernani, Donostia, Astigarraga, Getxo, Bera eta Urretxuko txistulariek hartuko dute parte, baita Pasaiako Erraldoien konpartsak, Ibaiertz eta Illumbe Abesbatzek, Illumbe Euskal Dantza Taldeak eta Pasaiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako perkusio eta metal sail batek ere.

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 1(e)ra
  • LekuaTrintxerpe
    Pasaia
  • Ikusi agenda Pasaia

Non