Getxophoto 2025: "jane says", Ann Shelton-en erakusketa

Getxo 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • Getxophoto 2025: "jane says", Ann Shelton-en erakusketa

Getxophoto 2025 jaialdiaren barruan.

Ann Shelton artista zeelandaberritarraren jane says (janek dio) seriea, milaka urtez gizateriari lagundu dioten sendabelarren argazki-lorategi bat da. Aukeraketak balioan jartzen ditu emakumeek ugaltze-osasunerako erabili ohi izan dituzten espezie botanikoak, abortatzeko, antisorgailu gisa, erditzea edo hilekoa errazteko.

Ikebana izeneko lore-arte japoniarrak inspiratutako irudi-konposizioak feminitatearen arketipo desberdinetara garamatza. Batzuk arketipo klasikoak dira, hala nola Ama, bortusaiak irudikatua, edo Erizaina, opioak irudikatua. Beste batzuk jatorri mitologikokoak dira, Itsaslamina edo Sibila kasu, asentsioak eta salbiak irudikatuak, hurrenez hurren. Eta beste batzuk garaikideagoak dira, hala nola Kongresista edo Influencer-a, biek hartzen dute peonia-lore ikusgarrien itxura. Sheltonen ustez, proiektu honek landareen erreinuarekin partekatutako eboluzioaren historia ospatzen du, eta, aldi berean, krisi ekologikoak eragindako biodibertsitatearen galeraz ohartarazten du. Baina, emakumeen eskubideen konkista historikoen aldeko alegatua ere bada, baita landare horiei buruzko ezagutzak etorkizuneko belaunaldiei transmititzearen garrantziaren aldekoa ere.

1967an Timaru-n, Zeelanda Berrian jaioa, Ann Shelton Te Whanganui-a-Tara, Wellingtonen bizi den argazkilari queer-a da. Arte Ederretan Masterra lortu zuen Columbia Britaniarreko Unibertsitatean, Vancouverren, Kanadan. Bere azken lana, jane says, nazioartean erakutsi da, eta harekin lotutako performance-a, The Physical Garden, hainbat aldiz aurkeztu da. Bere atzera begirako erakusketa, Dark Matter, Zara Stanhopek (Govett-Brewster Arte Galeriako zuzendaria) komisariatua, Aucklandeko Arte Galeria Toi o T?maki-n aurkeztu zen 2016an, eta ondoren, 2017an, Christchurch-eko Arte Galeria Te Puna o Waiwhet?-n erakutsi zen. Sheltonen lana ArtforumHyperallergicartnet news eta Evergreen Review bezalako argitalpenetan aztertu da sakonki. New Yorken Over/Under Fine Art-ek eramaten du bere lana, eta Aotearoa Zeelanda Berrian, Two Rooms-ek. Bere lana bilduma publiko eta pribatuetan dago jasota Aotearoa Zeelanda Berrian, Australian eta Ipar Amerikan. Shelton Ohorezko Ikerlaria da Argazkigintzan, Whiti o Rehua, Massey Unibertsitateko Arte Eskolan, Te Kunenga ki Purehuroa-n.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • LekuaAzokaren aurrealdea (Torrene 4,) + Hizkuntza Eskola Ofiziala. Eskolen plaza z/g, Areeta
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Getxo

Non