Getxophoto 2025: "Hafiz", Sabiha Çimen-en erakusketa

Getxo 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • Getxophoto 2025: "Hafiz", Sabiha Çimen-en erakusketa

Getxophoto 2025 jaialdiaren barruan.

Sabiha Çimen jatorri turkiar-persiarreko argazkilariak neska musulman gazteei buruzko begirada berri bat proposatzen du Hafiz (Koranaren zaindariak) bildumarekin. Formatu ertaineko filmean egina eta 300 irudi baino gehiagoko argazki-liburuan argitaratua, berak egin zuen bezala testu sakratua ikastera eskola koranikoetara joaten diren nesken egunerokotasunera hurbiltzen da proiektua, haurtzarotik gaztarora igarotzeko erritua dena, laguntasunak, ametsak, jolasak eta errebeldiak markatutakoa.

Prozesuan bere esperientziara itzuli da –“berriro ikusi dut neure burua orduan nintzen bezala”–, eta protagonisten konfiantza bereganatzeko borrokatzen du, beren intimitatearen mugak negoziatuz eta oztopo kulturalak gaindituz, hala nola irudiaren tabua islamean. Emakume musulmanak klixeetan giltzaperatzen dituen begirada exotizante eta murriztailetik urrun, Çimenek balioan jartzen ditu emakume horien banakotasuna eta pertsonalitate desberdinak, baita beste edozein tokitako gazte eta nerabeekin alderatuta hain desberdinak ez diren gazte eta nerabeak direla ere. Magnum agentzia enblematiko eta esklusiboan sartu berritan, Sabiha Çimenek erakusten du ez dagoela dena esanda argazkigintza dokumentalaren alorrean.

1986an Istanbulen, Turkian, jaioa, Sabiha Istanbul eta New York artean bizi den argazkilari autodidakta da. Nazioarteko Merkataritza eta Finantzetan graduatua da Istanbulgo Bilgi Unibertsitatean eta Ikasketa Kulturaletan masterra du. Hafiz, bere lehenengo proiektua nazioartean aintzatetsia izan da eta hainbat sari jaso ditu, hala nola Paris Photo–Aperture First PhotoBook, Argazki Humanistiko W. Eugene Smith Saria 2020an, Emakume Fotokazetarientzako Kanon Beka urte berean, Epe Luzeko Proiektuen kategoriako bigarren saria World Press Photon eta Lehen Fotolibro Onenaren Saria. Magnun Photo Agency-ko argazkilari elkartua da Sabiha.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • LekuaPunta Begoña Galeriak. Ereaga 6 kaia, Neguri
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Getxo

Non