"Erdi Aroko jantzi eta buru-estalkiak"

Basauri 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Erdi Aroko jantzi eta buru-estalkiak"

Aurten Agintzari Dantza Taldeak (Basauri) 50 urte beteko ditu eta hori ospatzeko hainbat erakusketa egingo dira. Lehenengoa taldea sortu zen auzoan egingo da, Pozokoetxeko Kultur Etxean hain zuzen ere, eta erakusketa Erdi Aroko jantzi eta buru-estalkiak ditu ardatz.

Jantziak egiteko, denak XVI. mendekoak, jatorrizko eredua “Ezkontza Begoñan” edo “Aitonen seme-alaben ezkontza" deitutako koadroa izan da, XVII. mendearen hasieran Francisco de Mendietak margotua.

Aipatutako koadroan agertzen den andre bat, agian, Maria Ana Artunduagakoa Mahamud Andrea izan zitekeen. Artunduaga deitura lehenengoa eduki zuen azken pertsonaia izan zen eta Bizkaiko Jaurerriko leinurik gorenetakoari zegokion.

Inaugurazioa maiatzaren 29an (osteguna) izango da, 16:30ean, eta 18:30ean, Maite Correak, taldeko jantzien arduraduna eta Euskal Herriko jantzi eta buru-estalkiak ederki ezagutzen dituenak, hitzaldia emango du. Bertan erakusketa osatzen duten jantzi eta buru-estalkien bisita gidatua egingo du.

 

Pozokoetxe Kultur Etxea

(Erronkari Ibarra z/g)

Inaugurazioa: maiatzak 29,  16:30ean

Hitzladi-Bisita gidatua: 29,  16:30ean

Itxiera: ekainak 30, 13:45ean

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 29(e)tik 2025(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • LekuaPozokoetxe Kultur Etxea
    Erronkari Ibarra, z/g
    Basauri
    Web
  • Ikusi agenda Pozokoetxe Kultur Etxea, Basauri

Non