Prototipoak Bilbao 2025: "IN THE MIDDLE OF SOMETHING"
"IN THE MIDDLE OF SOMETHING" haize- eta espazio-instalazio bat da, lurrean garatutako ikerketa artistiko zabalago baten parte.
Kontenplazio lasairako leku gisa sortua, kupula-forma duen oihal finezko egitura bat da instalazioa. Publikoa ordu erdiro sar daiteke bertara, zapatarik, telefono adimendunik eta arreta galarazten duten bestelako gailurik gabe.
Helburua da dinamika erabat esperimentatzea, une jakin bateko elementu protagonista guztien izaera gurutzatua.
Belgikako Broek Jaialdian arrakasta handiz estreinatu ondoren, instalazio hau Prototipoak programan aurkeztuko da, askotan sumatzen ez baditugu ere, jasaten ditugun indar kulturalak eta naturalak erakusteko. Haize leuna hasi, zuhaitz bat astindu, edo eguzkia ostentzen duen hodei bat igaro orduko, kupula arras aldatzen da. Publikoak esperientzia indibiduala duen arren, pixkanaka nabarituko du komunitate zabalago bateko kidea dela, hizkuntzaren bidez argi ezin adieraz daitekeen zerbaitek nolabaiteko lotura sortuko balu bezala. Barnealdearen eta kanpoaldearen arteko muga lausotu egiten da, eta, hala, bi elementuak espazio- eta denbora-burbuila batean elkartzen dira, zeina une batez baizik ez den existitzen, hemen eta orain.
MURGILDU INSTALAZIOAN
Kontenplazio lasairako leku bat da hau. Begiratzeko, entzuteko eta behatzeko instalazio bat. Egon adi esperientziari:
- Erantsi zapatak sartu aurretik.
- Jarri telefonoa hegazkin moduan.
- Ez atera argazkirik eta ez grabatu bideorik.
Egon barruan nahi duzun denboran, baina gutxienez 20 minutu egotea gomendatzen dizugu.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko maiatzaren 28(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
- LekuaAZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- Sarrerak Erosi
- Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao


