"¿Censura y autocensura en el arte y la cultura?" (J.J. Iceta, N. Álvarez, S. Martínez)
Asmoz Fundazioa eta Recreakult-ek antolatutako topaketa:
Zentsura eta autozentsura arte eta kulturan?
Artea eta kultura askatasunaren eta gizarte-aldaketaren zutabe funtsezkoak diren testuinguru batean, topaketa honek gogoeta eta analisi gunea proposatzen du zentsurak eta autozentsurak kultur esparruan planteatzen dituzten erronken inguruan.
Eguneroko zentsura eta autozentsuraren inguruko gai nagusiak jorratuko ditugu, horien inplikazioak eta adierazpen askatasunak prozesu artistiko-kulturaletan dituen erronkak aztertuz. Jasotako testigantzak partekatuko ditugu eta gai honen inguruko eztabaidarako espazio bat irekiko dugu.
Sortzaileei ezarritako mugei buruz elkarrekin hausnartzera eta gizarte anitzago eta demokratikoago baten aldeko konpromisoa indartzera gonbidatzen zaitugu.
Partaideak: Juan José Iceta (Asmoz Fundazioa), Nora Álvarez de Eulate (Asmoz Fundazioa), Shandra Martínez (Recreakult).
(Hizkuntza: euskara, gaztelania)
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Maiatzak 28
- Ordutegia19:00
- LekuaKMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua), Donostia / San Sebastián


