Bergarako Dantzaren Eguna 2025

Bergara 2025(e)ko Maiatzak 25
  • Bergarako Dantzaren Eguna 2025

Maiatzaren 25ean, igandea, Bergara mugimendu, musika eta alaitasunez beteko da Bergarako Dantzaren Eguna ospatzeko. Taupa Dantza Taldea, Camden Dance Studio, Moises Azpiazu Dantza Taldea eta Bergarako Musika Eskolarekin lankidetzan antolatutako ekitaldia izango da hau, eta lehen aldiz ospatuko da.

Ibilbidea 11:30ean Laboratorium Museoaren hasiko da, dantza ikuskizunez osatutako jardunaldiari hasiera emanez. Ekitaldiak 12:15ean Ariznoa Plazan (epaitegien aurrean) jarraituko du, eta 13:00etan San Martin Plazan amaituko da, partehartzaile guztiak azken emanaldirako elkartuz.

bergara.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 25
  • Ordutegia11:30
  • LekuaBergara
  • Ikusi agenda Bergara

Non