Literaturia 2025: Liburu-aurkezpena: "Haize beltza" (Amaiur Epher)
2025eko Literaturia programaren barne.
Amaiur Epher idazlearen Haize beltza liburuaren aurkezpena izango da.
Laburpena:
Haizea, areago haize beltza, doinu eta norabide aldaketen iturri da, bai eta aieru gaiztoen iragarle ere. Haizea bezala dabil firin-faran nobela honetako protagonista gaztea, Tomas, euskal literaturan nor izan nahi duen idazle pedante, etsitu eta kexatia, iparraldekoa deitua den ekialdeko loser bat bera. Ironia handiz eta bere buruaz trufa eginez, Tomas estakuru bila ari da bere hirugarren nobela izanen den horren idazketa atzeratzeko, batari eta besteari aholku eskatzen, prozesu kreatiboa behartzeko bidaian partitzen, buruan ere haize okerra sartzen zaiola. Bere ezinei jarraituko diegu irakurleok eta, bidean, literaturari, idazketari eta laguntasunari kantu bat aurkituko dugu, azken ehun urteotako kultur genealogia bat osatu bidenabar.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Maiatzak 24
- Ordutegia11:30 - 11:55
- LekuaLege Zaharren Plaza
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Lege Zaharren Plaza, Zarautz



